Vatikanoko II. kontzilioa
Vatikanoko II. kontzilioa[1] Eliza Katoliko Erromatarraren elizbatzar biltzarra izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz Vatikano Hirian egindakoa. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte. Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era udazkenero.
Elizaren historiako elizbatzarrik handiena izan zen, mundu guztiko herrialde eta kultura gehienetako ordezkariak batu baitziren bertan. Gainera, Eliza Katolikotik kanpoko beste talde kristauek ere beraien begiraleak bidali zituzten.
Eliza Katolikoak XX. mendean izandako gertaera nagusitzat jotzen da, mundu modernora irekitzean baitatza. Oinarrizko hainbat gai eztabaidatu ziren, hau da, ospakizun liturgikoak, Elizak zein motako harreman izan behar zuen beste eliza kristauekin eta beste erlijioekin, gizartean izan behar zuen presentzia. Berariazko arazo teologikoak ere eztabaidatu ziren, hala nola, erlijio askatasuna eta agerkundea.
Vatikanoko II. elizbatzarreko emaitzak ElizbatzarreAktetan jasoak daude. Hala ere, erabaki ziren dokumentu nagusiak lau elizbatzar-konstituzioetan jasoak daude:
- Sacrosanctum Concilium (Elizbatzar sakratua, liturgiaz) - 1963ko abenduaren 4an aldarrikatua
- Lumen Gentium (Jendeen Argia, Elizaz) - 1964ko azaroaren 21ean
- Dei Verbum (Jainkoaren Hitza, agerkundeaz) - 1965eko azaroaren 18an
- Gaudium et Spes (Pozak eta Itxaropenak, Eliza eta mundu modernoaren harremanaz) - 1965eko abenduaren 7an
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Elizbatzarreko dokumentuak
- (Frantsesez) Elizbatzarreko dokumentuak
- Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera... Joxe Mari Susperregi, Donostiako Elizbarrutia
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |