Viktor Emanuel Savoiakoa
Viktor Emanuel Savoiakoa | |||
---|---|---|---|
1983ko martxoaren 18a - 2024ko otsailaren 3a ← Hunberto II.a Italiakoa - Prince Emanuele Filiberto, Prince of Venice (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Napoli, 1937ko otsailaren 12a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1937ko otsailaren 12a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 19a - 2024ko otsailaren 3a) | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Heriotza | Geneva, 2024ko otsailaren 3a (86 urte) | ||
Hobiratze lekua | Supergako basilika | ||
Familia | |||
Aita | Hunberto II.a Italiakoa | ||
Ama | Maria Jose Belgikakoa | ||
Ezkontidea(k) | Princess Marina, Princess of Naples (en) (1971ko urriaren 7a - 2024ko otsailaren 3a) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Savoiako etxea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Institut Florimont (en) Turingo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekintzailea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Order of Saints Maurice and Lazarus (en) | ||
Viktor Emanuel Savoiakoa, Napoliko printzea (Napoli, 1937ko otsailaren 12a – Geneva, 2024ko otsailaren 3a) italiar printzea izan zen. Hunberto II.a Italiakoa erregearen eta Maria Jose Belgikakoa erreginaren semea izan zen.
1946ko otsailaren 9an, Italiako Erresumaren printze oinordeko bihurtu zen, bere aita tronura iritsi zenean. Hurrengo hilean Italiako Errepublika aldarrikatu zen eta errege-familia erbesteratu egin zen. Italiako legeak debekatu egin zien Italiara itzultzea. Genevan bizi izan zuten bizitza gehiena, baina, legea aldatuta, bere herrialdera itzuli ahal izan zen 2002an.
Bankaria eta arma trafikatzailea izan zen, eta homizidioagatik epaitu zuten Frantzian, baina absolbitu egin zuten.
Marina Doria aberats suitzarrarekin ezkondu zen eta Manuel Filiberto Savoiakoaren gurasoak izan ziren. Savoiako etxeko burua izan zen 1983tik hil arte, nahiz eta beste lehengusu batzuekin lehian egon.