(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Walter Luyten - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Walter Luyten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Walter Luyten
Belgikako senataria


member of the Flemish Parliament (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMol1934ko urriaren 20a
Herrialdea Belgika
Heriotza2008ko urtarrilaren 27a (73 urte)
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Volksunie
Nieuw-Vlaamse Alliantie

Walter Luyten (Berlaar, 1934ko urriaren 20a - Lier, 2008ko urtarrilaren 27a) politikari flandiarra zen. Ikasketaz historialaria zen eta Flandriako abertzaletasunaren berpiztailetzat jotzen da. 1968an Euskal Herriarekin harremanetan jarri zen. Francoren diktadura garaian hainbat Aberri Egunetan parte hartu zuen. 1975ekoan, Goardia Zibilek ikurrina erakusteagatik atxilotu zuten Willy Kuijpers diputatuarekin batera. [1]

1981etik 1991ra arte Volksunie alderdiko senataria izan zen. 1964tik 2006a arte Berlaarko udaleko kidea izan zen. 2001ean Nieuw-Vlaamse Alliantie alderdian sartu zen.

Luyten abertzale sutsua zen eta bidaia asko egin zituen munduko beste mugimendu abertzaleekin bat egiteko. Horiek horrela, Euskal Herriko eta Lituaniako emantzipazioaren aldeko borrokarekin bat egin zuen. 2007ko apirilaren 24an, Gernikako bonbardaketaren 70. urtemuga zela-eta hitzaldi bat ematera Euskal Herrira etorri zela aprobetxatuz, Gernika Batzordearen omenaldia[2] jaso zuen euskal gatazkarekin zuen arduragatik.

1991ko otsailean, Lituaniak aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuenean eta Vilniusko parlamentua tanke sobietarrez inguratuta zegoenean, Walterrek agintari Lituaniarrei bere elkartasuna adierazi zien. Horrexegatik, 2006an, "The Cross of Commander of the Order for Merits to Lithuania" saria jaso zuen Valdas Adamkus Lituaniako presidentearen eskutik.

2008ko urtarrilaren 27an hil zen 73 urte zituela. 2008ko apirilaren 13an Zokoan (Lapurdi) omendu zuten. Euskal Herrian bizi den eta bere haurtzaroko lagun den Ludo Docx apaiz flandriarrak antolatutako ekitaldia izan zen. [3]

Jarduera politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]