(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Wayne Bartholomew - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Wayne Bartholomew

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wayne Bartholomew

Bizitza
JaiotzaQueensland1954ko azaroaren 30a (69 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaMiami State High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksurflaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1453959 Edit the value on Wikidata

Wayne "Rabbit" Bartholomew (Murwillumbah, Hegoaldeko Gales Berria, 1954ko azaroaren 30a) australiar surflaria da.


Hegoaldeko Gales Berrian jaio zen, eta Queenslanden hazi. Han, hamahiru urterekin hasi zen surfean. 1970eko hamarkadan lehiatzen hasi zen eta 1972an eskolako txapelketa irabazi zuen. 1977an profesional gisa hasi zen eta bigarren izan zen munduko txapelketan, Shaun Tomson hegoafrikarraren atzetik. 1978an munduko txapelketa lortu zuen eta 1987an txapelketatik erretiratu zen.

1985etik 1992ra Wayne Bartholomew Academy of Surfing zuzendu zuen eta 1992 eta 1994an Australiako surf taldeko entrenatzailea izan zen.

1976an World Surf League-ren sortzaileetako bat izan zen, eta 1977tik 1988ra Association of Professional Surfers-eko zuzendaria izan zen, eta 1989tik 1999ra bertako presidente izan zen. Munduko zirkuituko egungo lehiaketa formatuaren sortzailea izan zen.