(Translated by https://www.hiragana.jp/)
William Anthony Douglass - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

William Anthony Douglass

Wikipedia, Entziklopedia askea
William A. Douglass» orritik birbideratua)
William Anthony Douglass
Bizitza
JaiotzaReno1939ko abenduaren 24a (84 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNevadako Unibertsitatea Renon 1961) Artean graduatu
Chicagoko Unibertsitatea 1967) Doktoretza
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Osloko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea 1966) Arte-masterra
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1967 -  1999)
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Center for Basque Studies

William Anthony Douglass —batzuetan abizena Douglas idazten dioten arren, bukaeran bi s ditu haren abizenak— (Reno, Nevada, 1939ko abenduaren 24a),[1] Ameriketako Estatu Batuetako antropologoa da, Nevadako Unibertsitateko Euskal Gaien Zentroko irakasle emeritua. 1963az geroztik, Euskal Herrian hainbat landa lan egin ditu, batez ere Etxalarren (Nafarroa) eta Aulestian (Bizkaia). Amerikan eta Australian ere ikertu du euskaldunen presentzia.[2]

Giza antropologiaz arduratu da Nevadako, Madrilgo eta Chicagoko unibertsitateetan. 1963. urtetik 1970era bitartean Aulesti (Bizkaia) eta Etxalar (Nafarroa) herrietan bilketalanak egin zituen, eta Amerika mendebaldeko euskal artzainen komunitateak aztertu zituen. Nevadako Renoko Unibertsitatean Basque Studies Program zelakoa, egun Center for Basque Studies, sortu eta horren arduradun izan zen hogeita hamar urtez (1967-1997); zentro horren koordinatzaile emeritua da. Besteak beste, Euskal Herriari eta euskal diasporari buruzko ikerketa ugari egin eta argitaratu ditu.[3]

1984ko urriaren 2an, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.[4] 1998ko apirilaren 24an, Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen, merezimendu hauek aipatuta: Douglassek sortu zuen Basque Studies Program delakoa, Renon, Nevadako Unibertsitatearen barruan; eta ezin konta ahala liburu eta artikulu idatzi ditu (besteak beste, Death in Murelaga eta Amerikanuak).[5] 1999ko urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Lagun Onari goraipamena eman zion, arrazoi hau azalduta: «nabarmen lagundu du euskal kulturaren historia ikertzen eta euskal kultura nazioartean ezagutarazten».[6]

2005ean, bere liburutegia dohaintzan eman zion Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP). Antropologiari buruzko euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko 6.000 argitalpen jaso zituen NUPek.[7]

2006ko bake-prozesuan bitartekari gisa ibili zen, isilpean.[8]

2013ko Durangoko Azokan Argizaiola Saria jaso zuen.

  • Death in Murelaga: the social significance of funerary ritual in a Spanish Basque village (1969).
  • Echalar and Murelaga: opportunity and rural depopulation in two Spanish Basque villages (1973).
  • Amerikanuak: the Basques of the New World (Jon Bilbaorekin) (1975).
  • Beltran: Basque sheepman of the American West (Beltran Parisekin) (1979).
  • Emigration in a south Italian hill town: an anthropological history (1984).
  • Basque sheepherders of the American West (Richard H. Lanerekin) (1985).
  • From Italy to Ingham: Italians in North Queensland (1995).
  • Terror and taboo: the follies, fables and faces of terrorism (Joseba Zulaikarekin) (1996).
  • Azúcar amargo: vida y fortuna de los cortadores de caña italianos y vascos en la Australia tropical (1996).
  • La vasconia global: ensayos sobre las diásporas vascas (2004).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]