(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Yorgos Lanthimos - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Yorgos Lanthimos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yorgos Lanthimos

(2015)
Bizitza
JaiotzaAtenas1973ko irailaren 23a (51 urte)
Herrialdea Grezia
Lehen hizkuntzagreziera
Familia
Ezkontidea(k)Ariane Labed (mul) Itzuli  (2013 -
Hezkuntza
HeziketaHellenic Cinema and Television School Stavrakos (en) Itzuli
Moraitis School (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, antzerki zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaGreek Weird Wave (en) Itzuli

lanthimos.com
IMDB: nm0487166 Allocine: 261191 Rottentomatoes: celebrity/yorgos_lanthimos Allmovie: p655798
Discogs: 2258832 Edit the value on Wikidata

Yorgos Lanthimos (grezieraz: Γιώργος ΛάνθιμοςGiorgos Lanthimos; Atenas, 1973ko maiatzaren 27a) greziar zinema, bideo eta antzerki zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea da.

Lanthimos Atenaseko Pagrati auzoan jaio zen.[1] Bere estilo sailkaezina eta surrealistagatik ezaguna da.[2]

Greziar zinemaren olatu berria” mugimenduaren zuzendari esanguratsuena kontsideratzen da. Mugimendu hau 2000ko hamarkadan sortu zen, Greziako krisi ekonomiko-sozialak eraginda. Mugimendua, Greziako krisiaren aurrean,  absurdotik, eszentrikotik eta enigmatikotik abiatzen da jarrera kritikoa erakusteko.

Lanthimos  Atenaseko Pagrati auzoan jaio zen 1973 urtean. Bere ama, Eirini, denda baten jabea zen eta bere aita, Antonis, saskibaloi jokalaria. Bere aitak Pagrati BC saskibaloi taldean eta Greziako selekzioan jokatu zuen, eta geroago Moraitis School saskibaloi taldeko entrenatzailea izan zen.[1]

Moraitis eskolan ikasketak amaitu ostean, Lanthimosek enpresen administrazioa ikasi zuen. Horrez gain, bere aita bezala, Pagrati BC taldean saskibaloi jokalaria izan zen, baina jokatzeari utzi zion bere enpresen administrazioa ikasketak utzi zituenean.[1]

Garai haietan Zinema eta telebista zuzendaritza ikasten hasi zen Atenaseko zinema eskolan.[2]

Bere filmetan jorratu dituen gaien artean hauek daude:

  • Muturreko autoritarismoaren azterketa egiten du. Mundu babesgabe eta aldakorraren aurrean, beldurraren aurrean, bere pertsonaiak rol tradizionalera bueltatzen dira, kontrola, isolamendua eta sozializazio eza nagusi den mundu batera. Badirudi eskuin muturraren menpe dagoen mundu bat irudikatzen ari dela.
  • Bere pertsonaiak bakartiak dira, beste pertsonaietatik erabat deskonektatuta bizi dira. Harremana egiten lortzen dutenean beti dira harreman toxikoak eta autistak, ez dutenak beraien bakardadea asetzen. Bizi garen mundu gero eta indibidualistagoaren ispilu dira. Horrez gain, bere pertsonaiak bihozgabeak dirudite, inolako sentimenduak ez dutenak besteekiko. Baloreak galdu dituzten pertsonak dira.
  • Familia tradizionalaren ohiko idealizazioa erabat txikitzen du. Familia burgesaren bizimodu estable eta perfektuari buelta ematen dio eta txanponaren atzeko aldea erakusten du (Gaixotasuna, dekadentzia, botere harreman abusiboak, ustelkeria).
  • Heriotza beti dago presente bere filmetan, eta indarkeria eta erailketen banalizazioa ere agertzen da.
  • Bere pelikulak ongizatearen gizarteari kritika bat bezala ulertu daitezke. Mendebaldeko baloreen eta bizitzeko eraren deskonposizioa erakusten dute. Gizarte horren barruan, burgesiaren bizitza  errepikakorrari erreparatzen dio, bere hutsaltasuna agerian utziz.
  • Poor Things” filmean bere ohiko gaiek presentzia txikiagoa dute. Film honetan zinema fantastikoan murgiltzen da. Mundu patriarkalaren barne haur baten garunarekin sortutako emakume baten garapen pertsonala eta ahalduntzea irudikatzen du.

Bere filmetako ezaugarriak hauek dira:

  • Bere zinema txukuna, hotza, idorra eta simetrikoa da.
  • Bere pelikulen plangintza matematikoa da.
  • Orokorrean kolore paleta argia erabiltzen du.
  • Askotan mundu distopikoak irudikatzen ditu. Normalean mundu horiek beldurgarriak eta apokaliptikoak dira.
  • Bere Pertsonaiak lauak dira edo zonbifikatuak dirudite. Pertsonaien ustekabezko jarrera edo erreakzio bitxiak ohikoak dira.
  • Giroa eta tonua gaixotua eta kaltegarria da. Mundu gaixo eta dekadente bat erakusten du, balorerik gabekoa.
  • Sexu eszenak deserosoak, bitxiak, automatak eta asaldagarriak dira, eta filmen sentsazio bortitza eta kaltegarria areagotzen dute.
  • Bere filmek diskurtso kriptikoa eduki ohi dute.
  • Enbarazu sortzen duen humorea erabiltzen du. Askotan eskatologikoa edo gustu txarrekoa da.
  • krudelkeria eta Bortizkeria era gordinean, orokortuan eta normalizatuan erakusten du.
  • Isiluneak oso sarritan erabiltzen ditu, askotan deserosotasuna edo giro enigmatiko bat sortzeko.
  • Bere zinemak ikuslea erosotasunetik atera nahi du. Erreakziorako eta hausnarketarako bultzada bat bezala da. Arrastoa uzten duen zinema da. Zuzendari honek nortasun handiko zinema apurtzailea egiten du.
  • Poor Things” filmean Kolore paleta zabalagoa erabiltzen du. Bere zinemaren hainbat ezaugarri lausotuak daude eta pertsonaiekiko enpatia handiagoa da. Film honetan Lanthimosek zinema fantastikoaren aldeko apustua egiten du.
Poor Things filmaren kartela

-Kinetta: Kostaldeko herri baten dekadentzia eta bakardadea erakusten du.

Neguan bertan lan egiten duten etorkinek lekua abandonatzen dute. Zenbait pertsonaik zonaldean gertatutako hainbat erailketa ikertuko dituzte.[3]

-Alps: Erakunde sekretu batek, “Alps” deiturikoa, familiar baten heriotza pairatu dutenei senide hilda eguneroko bizitzan ordezkatzea eskaintzen die.[4]

-Kynodontas (Canino): Bikote ezkondu bat hiriaren kanpoaldean kokaturiko luxuzko etxe batean bizi da bere hiru seme-alabekin. Seme-alabak ez dira inoiz atera etxetik eta beraien gurasoentzat aproposenak diren arauen pean heziak dira, kanpoko influentziarik jaso gabe. Hegazkinak jostailuak direla edota itsasoa larruz estalitako aulki mota bat dela uste dute. Etxean sartu daitekeen pertsona bakarra Christine da, aitaren lantegian segurtasun zaintzaile dena.[5]

-The Lobster (Langosta): Film honetan mundu distopiko diktatorial bat erakusten da. Mundu horretan bikotea aurkitzen ez dutenak animali batean bihurtzen dira eta gizartetik kanporatzen zaie. Solteroak bikotea aurkitzeko topaketa batzuetara joaten dira, baina bakarrik 45 egun dituzte helburua lortzeko. Bitartean, kanporatuen artean, arau zorrotzak dituen erresistentzia mugimendu bat antolatzen da.

-The Killing of a Sacred Deer (El sacrificio de un ciervo sagrado): Zirujau batek eta bere familiak gorputz paralisia eragin diezaiekeen gazte baten jazarpena pairatzen dute. Gaztearen aita akats mediko batengatik hil omen zen eta mendekua hartu nahi du.

-Poor Things: Bella Baxterren istorioa kontatzen du, haurdun zegoela bere buruaz beste egin ondoren mediku ero batek berpiztuko duen emakumea. Horretarako, medikuak jaiotzear zen haurraren garuna emakumearen buruan sartuko du. Esperimentu horren emaitza dena ikasteko duen emakume bat da. Horrela, dena da berria Bellarentzat; hitz egiten eta ibiltzen ikasiko du, eta lotsarik gabe hasiko da bere nortasuna eraikitzen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Yorgos Lanthimos. 2024-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) Giórgos Lánthimos. 2024-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  3. (Gaztelaniaz) Kinetta. .
  4. (Gaztelaniaz) Alps (2011). (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  5. (Gaztelaniaz) Canino (2009). (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  6. Poor Things (filma). 2024-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]