(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Youghal - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Youghal

Koordenatuak: 51°57′06″N 7°50′44″W / 51.951671°N 7.845612°W / 51.951671; -7.845612
Wikipedia, Entziklopedia askea
Youghal
Eochaill
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Cork konderria
Geografia
Koordenatuak51°57′06″N 7°50′44″W / 51.951671°N 7.845612°W / 51.951671; -7.845612
Map
Altuera0 metro
Demografia
Biztanleria7.963 (2016)
Bestelako informazioa

Youghal (irlanderaz Eochaill), Irlandako hegoaldean dagoen Cork konderriko kostaldeko udalerri eta portu bat da. Blackwater ibaia itsasoratzen den lekuan kokatzen da. 2011ko erroladaren arabera 7.800 biztanle zituen.

Irlanderazko Eochaill izenak "hagin basoa" esan nahi du.

Youghalen herri agiria 1209koa bada ere aurrez izan ziren bertan asentamenduak, Neolito garaitik hasita.

Oraindik badira V mendeko eraikinen aztarnak hirian, San Declanek 450 inguruan sorturiko Andre Mariaren Eliza Kolegiata besteak beste. 750an berreraiki beharra izan zen eliza. 830ean Munsterreko probintzian desastre natural handi bat izan omen zen eta honen ondorioz Blackwater ibaiaren ibilbidea aldatu eta Youghalen parean kai natural bat sortu zen. 853an gotorleku bat altxatu zen vikingoen erasoei aurre egiteko, baina alferrekoa izan zen eta hauek Youghal eskuratu eta inguruko monasterioak erasotzeko base gisa erabili zuten.

Harresiak aipatzen dituen lehen agiria 1275ekoa da, herri bihurtu eta handik gutxira herresiak handitzeko eskaera egin baitzitzaion Eduardo I.a Ingalaterrakoari. 1353an Youghaleko gizon askeei baimena eman zitzaien Ingalaterra eta galesko edozein tokitan salerosketak egiteko, bereziki artile, larru eta berunarekin.

1579an Gerald FitzGerald, Desmondgo 15. kondeak hiria hartu eta ingeles ofizialak urkatu egin zituen. Britainiarrek berreskuratu eta 1585ean Youghal Irlandako kai garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Kaiaren jarduera handituz joan zen hurrengo mendeetan, 1834 urterako esate baterako 250 arrantza untzi zeuden eta 2.500 langile zituen kaiak.

1955-1956an udalerri honetan John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren Moby Dick filmeko portuko eszenak filmatu ziren.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Clock Gate Tower: 1777 urtean altxaturiko dorrea da. 1798ko Irlandako matxinadan presondegia izan zen.
  • Tynte dorretxea: 1602an eraiki zuen Walsh familiak baina berehala Tynte familiak eskuratu zuen.
  • Red House: 1710an eraikitako jauregi herbeheretarra.
  • Myrtle Grove etxea: XVI mendeko etxea gotortu gabea. Sir Walter Raleigh bertan bizi izan zen Youghaleko alkate zen bitartean.
  • Udaletxea: 1753ko eraikina da. barnean Udaletxeaz gain aduana eta epaitegia ere badaude. Hiriko harresietatik kanpora eraiki zuten, kaierako atea den Water Gate ondoan.
  • Andre Mariaren Eliza Kolegiata: 450an sorturikoa, 750an erromaniko estiloan berriztu zen eta 1220an gaur egungo nabe handia gehitu zitzaion, gotiko estilokoa.
  • Hondartza: Herriaren ekialdera 5 kilometro luze osatzen duten hondartzak daude.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]