(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Ziklodestrina - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ziklodestrina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ziklodestrina 5 glukosatik gora dituen oligosakarido multzoa da, eraztun itxuran kokatzen dena. Ohikoenek 6, 7 edo 8 glukosa molekula badituzten arren 32 molekulatako ziklodestrina ere aurkitu izan da, eta hau polisakarido kontsideratzen da. Almidoia hidrolisatzean agertzen direnez sarritan zikloamilosa izena ematen zaie[1].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklodestrinak αあるふぁ(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez elkarturiko 1,4-anhidroglukopiranosidoz osaturiko kate ziklikoak dira. Karbono anomerikotan hidroxilo talde askerik ez dagoenez ziklodestrinek ez dute ahalmen erreduzitzailerik. Glukosa kopuruaren arabera sailkatzen dira, eta hiru ohikoenak honako hauek dira:

Hiru ziklodestrina ezagunenak; αあるふぁ-ziklodestrina (6 glukosa), βべーた-ziklodestrina (7 glukosa) eta γがんま-ziklodestrina (8 glukosa)

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmazia industrian erabiltzen dira botiken disolbagarritasuna handitzeko. Printzipio aktiboaren molekulak ziklodestrinaren eraztunaren zuloan txertatzen dira eta dagokien tokira garraiatzen dira. Oxigeoarengandik eta izpi ultramoreengandik babesten dituenez botikaren molekulek gehiago irauten dute degradatu gabe.

Industria kimikoan, nekazaritza eta ingurugiro injeniaritzan ere erabiltzen dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Biwer, A.; Antranikian, G.; Heinzle, E.. (2002-07-16). «Enzymatic production of cyclodextrins» Applied Microbiology and Biotechnology 59 (6): 609–617.  doi:10.1007/s00253-002-1057-x. ISSN 0175-7598. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. (Ingelesez) Wimmer, Thomas. (2003-01-15). Cyclodextrins. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA  doi:10.1002/14356007.e08_e02. ISBN 3527306730. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]