(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Zudairi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Zudairi

Koordenatuak: 42°46′26″N 2°07′58″W / 42.773888888889°N 2.1327777777778°W / 42.773888888889; -2.1327777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zudairi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaAmeskoabarrena
Posta kodea31272
Geografia
Koordenatuak42°46′26″N 2°07′58″W / 42.773888888889°N 2.1327777777778°W / 42.773888888889; -2.1327777777778
Garaiera576 m
Demografia
Biztanleria228 (2022)

Zudairi[oh 1][1] Ameskoabarrenako kontzejua eta herriburua da. 2022 hasieran 228 biztanle zituen.[2]

Ameskoabarrenako erdialdean dago, Urbasako Larregoiko mendiaren (1.013 metro) oinetan, 576 metroko garaieran, Urederraren eskuineko bazterrean.[3]

Zudairiko biztanleria[2][3]
1800 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1990 2000 2010 2020
179 212 255 378 322 375 414 430 388 327 299 273 240 223

Hizkuntza nagusia gaztelania da. XVI. mendearen amaieran herri euskalduna zen. 1863ko Bonaparteren mapan, berriz, erdaldundutako eremuan ageri da.[3] 2015ean jarri zuten D eredua herriko eskolan.[4]

Aipagarriak dira Erdi Aroko jatorria duen San Andres eliza (XIII. mendearen hasierako habeartea, XVII. mendeko burualdea, gurutzadura eta estalkia) eta XVI. mendeko etxe zaharberrituak.[5]

Automoviles Urederra autobus konpainiak Lizarrarekin lotzen du Zudairi. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

  1. Ofizialki Zudaire

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zudairi. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-23).
  2. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-1-11).
  3. a b c Arozamena Ayala, Ainhoa. Zudaire. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-23).
  4. Zabaleta, Garazi. D ereduaren epika. Argia, 2015eko azaroak 22, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-1-23).
  5. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa