(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Sokrates — Wikiquote Edukira joan

Sokrates

Wikiquotetik
Sokratesen irudia

Sokrates (Atenas, K. a. 470eko ekainaren 4a - K. a. 399) Grezia Klasikoko filosofoa izan zen.

Esanak

[aldatu]
  • "Adiskidetasunaren bidean ez utzi belarrik hasten".
  • "Aisialdirako denbora da jabetzarik onena".
  • "Arima xuhurrak orainaldiz bereganatzen uzten dira soilik".
  • "Arima, edozein norabidetan arakatuta ere, inoiz ez duzu bere mugarekin topo egingo".
  • "Arimak hilezkorrak dira; baina arima justuak, hilezkorrak eta jainkotiarrak".
  • "Arimaren zorionak bizitzako egunik ederrenak sortzen ditu edozein garaitan".
  • "Asto batek ostiko bat joko balit, salatuko nuke?".
  • "Barnetik datorren jakituria soilik da benetako jakituria".
  • "Bateron batek osasuna bilatzen badu, galdegiozu bere gaixotasunaren zergatia sahiesteko prest dagoen; prest ez badago, ez egiozu lagundu".
  • "Benetako gatazkak barnean libratzen dira".
  • "Benetako jakituria gure ezjakintasuna onartzean datza".
  • "Bizitzako tristurak heriotzean kontsolatuko gaituzte".
  • "Edertasuna iraupen motzeko tirania da".
  • "Epaile bati dagozkion 4 ezaugarri: Adeitsu entzutea, jakituriaz erantzutea, zuhurtziaz aztertzea eta impartzialki erabakitzea".
  • "Errege eta agintariek ez dira aginte-makila daramatenak, agintzen dakitenak baino".
  • "Ez ezazu lotsagarria den ezer egin, ez inoren aurrean ez sekretupean. Izan bedi zure lehen legea ... errespeta zaitez".
  • "Ez naiz ez atenastarra, ezta grekoa ere, munduko hiritar baino".
  • "Ezer ez dakidala bakarrik dakit; eta hau da, zentzuz, beste filosofoengatik bereizten nauena, dena dakitela uste duten horietatik".
  • "Ezer ez dakidala bakarrik dakit".
  • "Ezkondu behar al zaren, galdetzen didazu. Eta nik erantzun: Egin nahi duzuna. Egiten duzuna eginda ere, damutuko bait zara".
  • "Filosofia egiaren bilaketa da; gizakiak egin behar duenaren neurri bezala eta bere jokaerarako arau bezala".
  • "Gaur egungo gazteek luxua atsegin dute, maniak dituzte eta autoritatea gaitzesten dute. Beraien gurasoie erantzuten diete, hankak gurutzatzen dituzte eta bere irakasleak tiranizatu".
  • "Gaztetasunari apaltasuna, lotsa, neurritasunarekiko gogoa eta justizia datozkio hobekien. Hauek bait dira bere nortasuna osatu beharko luketen bertuteak".
  • "Gezurrak bazak irabazten ditu, baina egiak, jokoa".
  • "Gizona da misterioetan handiena".
  • "Gutako bakoitza justua izango da dagokiona egiten duen einean".
  • "Harrokeriak gizakiak banatzen ditu, umiltasunak batu".
  • "Hitz egin ezazu, ikus zaitzadan". (arimaren begiekin)
  • "Hobeak egiten gaituen jakituria solik da erabilgarria".
  • "Izan nahi duzuna emateko lan eginez, ospe ona lortuko duzu".
  • "Jainkoa bakarrik da benetako jakituna".
  • "Jakituria zorionaren zati garrantzitsuena da".
  • "Jakituriaren irlan lehorreratzeko atsekabeen ozeanotan nabigatu behar da".
  • "Jakituriaren puntu gorena zergatia begizatatzean datza".
  • "Karitatea, gure hurkoan beti zer edo zer ona ikusteko bertutea da".
  • "Kontzientzia ona lo egiteko burukorik onena da".
  • "Kriton, oilar bat zor diogu Eskulapiori. Ez ahaztu zor hori kitatzen". (bere azken hitzak)
  • "Lasai ibili zure lagunak aukeratzerakoan; baina dauzkazunean jarrai firme eta konstante".
  • "Mirespena ezkajintasunaren alaba da, eta zientziaren ama".
  • "Nahiago dut injustizia bat jasan, egitea baino".
  • "Nik ez, baina hiriak irakatsi egiten du".
  • "Ondasun bakarra dago: Jakintza. Gaitz bakarra dago: Ezjakintasuna".
  • "Ondo hastea ez da gutxi, baina ezta asko ere".
  • "Ongiaren eta gaikiaren nozioak berezkoak dira gizakien ariman".
  • "Txarra, ezjakintasunagatik da, eta beraz, hortatik, jakituriaz osatzen da".
  • "Zure barneko sakontasunera jaitsi, eta zure arima ona ikustea lortu. Zoriona norberak bakarrik egiten du jokaera on batekin".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Sokrates
Commonsen artxibo gehiago dago:
Sokrates