(Translated by https://www.hiragana.jp/)
periferia - Wikiztegia Edukira joan

periferia

Wiktionarytik
Wikipediak honi buruzko artikulua du: periferia.


Euskara

[editatu]

Ahoskera

[editatu]
  • IPA: /peɾi'fe.ɾia/

Jatorria

[editatu]
Latinezko peripheria hitzetik, antzinako grezierazko περιφέρεια, périphéréia hitzetik, zirkunferentzia esan nahi duena.

Izena

[editatu]


periferia
  1. Irudi geometriko bat inguratzen duen lerroa edo azalera.
  2. Aldiria, hiri bat inguratzen duten auzo eta herrien multzoa.
  3. Zerbaiten mendean edo bigarren maila batean baina horrekin loturik dauden gauza, elementu eta kontzeptuen multzoa.
    • Adibidea: Zineman periferia eta elitea bereizten dituzu?Iturria: www.berria.info
  4. (Ekonomia) Munduko ekonomian, herrialde kapitalista eta aberatsen mendean dauden herrialde pobreen multzoa.


Itzulpenak

[editatu]