B Aldea
Musika
Guaracha, Bad Gyalek “La Joia”rekin berpiztu duen generoa
Ainhoa Vitoriak kolonbiar eta puertorricoar jatorria duen generoa izan du hizpide, “B Aldea”n.
-
Bad Gyal. Argazkia: @akabadgyal
13:29 min
Aspaldidanik existitzen den arren, azkenaldian indar berezia hartu guaracha generoak. Bad Gyalen La Joia diskoan entzun daiteke, eta artistak estiloaren aldarria egin du albumaren promozio elkarrizketetan.
Ainhoa Vitoriak kontatu digunez, trival house musikatik dator guaracha edo guaracheoa. Elektronika, reggaetoria, merengea eta bestelako erritmo latinoak uztartzen ditu, entzulea dantzan jartzeko asmo eztabaidaezinarekin.
Bad Gyalek parrandarako prestatzen ari denean jartzen duen musika dela ('guaracheo remix' izeneko playlista Spotifyn) aitortu du elkarrizketa batean. Eguneroko pertsonaletik gaindi, ibilbide profesionalean ere eman dio generoari behar duen lekua. Bere estreinako diskoko "Skit" kanta da guaracha estiloaren adibide argia.
Kontuan izateko moduko beste bi izen ekarri dizkigu kolaboratzaileak, kolonbiarrak biak: Samanta Duque artista eta Fumaratto Ferroso ekoizle eta dja.