All About Eve
All About Eve (Dena Evari Buruz euskaraz) 1950eko drama filma da, Joseph L. Mankiewiczek idatzia eta zuzendua, eta Mary Orren The Wisdom of Eve istorioan oinarrituta.
Filmean Margo Channing (Bette Davis) Broadwayeko aktore arrakastatsu baina edadetuaren eta Eve Harrington (Anne Baxter) zale gaztearen arteko hartu-emana kontatzen da. Eve Harringtonen hasierako laguntzeko joerak, azkenean, Channingen lana eta erlazio pertsonalak arriskuan jarri zituen. Gary Merrill, George Sanders, Hugh Marlowe, Celeste Holm eta Thelma Ritter aktoreak ere agertzen dira, eta filmak Marilyn Monroeren aurreneko paper garrantzitsua ere badakar.
Kritikarien goraipamenak plazaratu bezain laster jaso zituen. Oscar sarirako 14 izendapen eskuratuta, sei irabazi zituen, tartean film onenarena. Eskuarki, zinemako historiako klasikoen artean kokatzen da.