Anfora
Anfora (latinez,: amphora) tamaina handiko zeramikazko edukiontzia da, bi helduleku eta lepo luze eta estua duena.
Lehen aldiz, Libano eta Siriako kostaldean agertun ziren eta K.a. XV. mendean eta antzinako mundu osotik hedatu. Antzinako greziar eta erromatarrek mahatsa, ardoa, olibak, olioa, laboreak, arraina eta beste oinarrizko gai batzuk eraman eta biltzeko garraiobide nagusitzat erabili zituzten.
Eskala handian egin ziren Antzinako Grezian eta Mediterraneo osoan erabili, VII. mendean zur edo larruzko edukiontziek ordezkatu zituzten arte.
Lehen eredu greziarrek jarraikako profil kurboa zuten. Eredu modernoenek eta erromatarrek argi adierazten dute lepoko zatia, gainontzeko guztitik bereziirik.
Anfora panatenaikoak olioz beteta ematen zitzaizkien jai panatenaikoetan atleta garaileei. Ia guztiak irudi beltzezkoak dira, baita K.a. V. eta IV. mendeetakoak ere.
Erroman, Monte Testacio izeneko muinoa dago. Muino hori ez da naturala, mendeetan zehar erromatarrek botatako anforez osatua baizik.
Ikusi, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Bulletin amphorologique
- (Gaztelaniaz) Kataluniako anfora epigrafia greziarraren iragana eta oraina
- Tyers, P.A. Potsherd: Atlas of Roman Pottery