(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Claudio Abbado - Wikipedia, entziklopedia askea.

Claudio Abbado (Milan, Italia, 1933ko ekainaren 26a - Bolonia, Italia, 2014ko urtarrilaren 20a) musika-zuzendaria izan zen.

Claudio Abbado

biziarteko senatari

2013ko abuztuaren 30a - 2014ko urtarrilaren 20a
Bizitza
JaiotzaMilan1933ko ekainaren 26a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1933ko ekainaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaBolonia2014ko urtarrilaren 20a (80 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of the Fex-Crasta chapel (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
AitaMichelangelo Abbado
Ezkontidea(k)Giovanna Cavazzoni (en) Itzuli  (1956 -  1968)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Accademia Musicale Chigiana (en) Itzuli
University of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Michelangelo Abbado
Bruno Bettinelli
Antonino Votto
Carlo Zecchi
Alceo Galliera
Friedrich Gulda
Hans Swarowski
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, politikaria, piano-jotzailea, musika-zuzendaria eta musikagilea
Lantokia(k)Berlin eta Erroma
Enplegatzailea(k)Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Orkestra Filarmonikoa
Genero artistikoamusika klasikoa
opera
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaDeutsche Grammophon (en) Itzuli

IMDB: nm0007798 Spotify: 6HclTVD03WSY6GUpN16BkP iTunes: 322685 Musicbrainz: 39e84597-3e0f-4ccc-89d2-6ee1dd6fb050 Songkick: 508590 Discogs: 368137 Allmusic: mn0000760782 Find a Grave: 123787437 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Zortzi urte zituela jabetu zen musikarekiko zuen zaletasunaz, eta bere jaioterriko Giuseppe Verdi Akademian pianoko, konposizioko eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak egin zituen. 1955ean Vienara joan zen Hans Swarowski zuzendariarekin ikastera. 1958. urtean Tanglewooden (Estatu Batuetan) Koussevitzky saria jaso zuen, eta Italiara itzulita Milango Kontserbatorioko ganbera-musikako irakasle izendatu zuten.

1960an aritu zen lehen aldiz zuzendari gisa bere hiriko Teatro alla Scala-n, eta hiru urte geroago hasi zen bere izena nazioartean entzuten, Mitropoulos Lehiaketan orkestra-zuzendaritzako lehen saria jaso eta Herbert von Karajanek Salzburgoko Jaialdian Gustav Mahlerren "Bigarren Sinfonia" zuzentzeko gonbita egin zionean. Huraxe izan zen Vienako Orkestra Sinfonikoarekin izan zuen lehen harremana; orkestra haren zuzendari gonbidatu izan zen 1971tik aurrera, eta zuzendari titularra 1986-1989 urte-bitartean.

1971. urte horretan bertan Vienako Mozartgemeinek Mozart domina eman zion, munduko antzoki eta kontzertu-areto onenetatik hasi zitzaizkion deitzen, betiere bere hiriari eskainiko bazizkion ere bere denbora eta ahalegin gehienak. 1968an Milango Scalako Operako musika-zuzendari izendatu zuten eta, horrez gainera, 1977-1979 bitartean, bertako zuzendari artistikoa izan zen. 1982an Scalako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen; urte horietan lan handia egin zuen musikaren kultura gizarte osora zabaltzeko. 1989an, Herbert von Karajan hil zenean, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izendatu zuten; 2002 arte aritu zen postu horretan.

2002an urdaileko minbizia diagnostikatu zioten, baina ebakuntza larri baten ondoren, sendatu egin zen. 2003an, Luzernako Jaialdiko Orkestra sortu zuen, eta bere kontzertuak oso txalotuak izan dira, batez ere Mahlerren sinfoniei eskainitakoak. Bere bizitzako azken urteetan zenbait gazte-orkestra ere sortu zituen.[1]

 
Urna hilobia 2024an Fex harana atzealdean.

2014ko urtarrilaren 20an, Claudio Abbado Bolonian hil zen laurogei urte zituela, minbiziaren aurkako borroka luze baten ostean. Abbadoren hilkorren aztarnak erraustu eta bere errautsen zati batekin urna bat lurperatu zuten Val Fex-eko XV. mendeko Fex-Crastako kaperaren hilerrian. Sils im Engadin/Segl udalerriaren zati bat da, Suitzako Grisonia kantonamenduko herri bat non Abbadok oporretarako etxea zuen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Italieraz) «Addio al grande maestro Claudio Abbado», Corriere della Sera, 2014-01-20.
  2. (Italieraz) «Le ceneri di Abbado in Engadina L’ultimo viaggio sulle montagne» Corriere della Sera 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-22).

Kanpo estekak

aldatu