(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Donazaharre - Wikipedia, entziklopedia askea.

Donazaharre

Nafarroa Behereko udalerria


Donazaharre[2][a] (goi-nafarreraz: Donazar)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 4,0 kilometrora. Altuera 171 eta 500 metro artekoa da, eta 11,64 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 847 biztanle zituen.

Donazaharre
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Donazaharreko enparantza, gurutze eta pilotalekuarekin

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Saint-Jean-le-Vieux
Auzapeza
(2008-2026)
Pierre Eyherabide
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64484
Herritarradonazahartar
Kokapena
Koordenatuak43°09′55″N 1°11′36″W / 43.1653°N 1.1933°W / 43.1653; -1.1933
Azalera11,64 km2
Garaiera171-500 metro
Distantzia4,0 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria847 (2018:  26)
Dentsitatea74,05 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,5
Ugalkortasuna[1]‰ 36,75
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,7 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,54 (2011)
Langabezia[1]% 4,54 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 70,18 (2010)
Erabilera% 40,65 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraI. mendea (gutxienez)

Bertako biztanleak donazahartarrak dira.

Arzubiko ibarreko hiriburua da.

Donzaharre edo Donazar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Sant-Juan-el-Viejo (1479)[6]
  • San-Juan-lo-Bielh (1513)[5]
  • S-Iean le Vieux (1650)[8]
  • Sanctus-Petrus de Saint-Jean-le-Vieux (1685)[9]
  • Franche (1793)[7]

Etimologia

aldatu

Donazaharre toponimoa Donibane Zaharra aurreko izenaren laburketa da, Donibane Garazi "Donibane Berria" izanik.[7]

Donazar toponimoaren kasua berbera da, baina nafar-lapurteraz "zahar" hitza zaharre da (Gazteluzaharre kasuaren bezala) eta nafarreraz zar (Berriozar kasuaren bezala).

Beste toponimoak

aldatu

Harrieta toponimoak[8] itxura hauek izan ditu: Ferriette (XII. mendea, Baionako eskutitzak[10]), Arrieta (1525, Comptos Ganberaren paperak[11]), Harrieta (1621, Martin Biscay[12]) eta Harriette (1863, Raymondek aipatua[8]).

Irunberri toponimoak[8], berriz, honakoak: La salle d'Irumberri (1328, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[13]), Yrumberri (1621, Martin Biscay[12]) eta Irumberry (1863, Raymondek aipatua[8]).

Maddalen toponimoak[8] beste hauek: La Magdelena (1513, Iruñeko paperak[5]) eta La Magdelaine (1763, Baionako elizbarrutiaren bisitak[14])

Geografia

aldatu

Donazaharre Arzubiko ibarran dago.

Mugakideak

aldatu

Sarbideak

aldatu

Donazaharre RD 933 (antzinako RN 133), RD 18 eta RD 22 errepideek zeharkatua da.

      Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 27.0 30.0 32.6 35.0 40.0 41.0 42.0 39.2 34.0 27.0 26.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 12.9 15.6 17.1 20.8 23.7 25.9 26.2 24.4 20.5 15.2 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.5 8.0 10.3 11.7 15.2 18.2 20.3 20.5 18.3 15.3 10.6 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.2 5.0 6.4 9.7 12.7 14.7 14.8 12.3 10.1 6.0 4.0 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -10.5 -9.5 -3.2 -0.2 2.8 5.8 4.0 2.0 -2.5 -8.5 -9.8 -15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 146.0 129.8 124.7 139.3 106.9 77.0 65.6 76.1 92.5 112.1 164.8 153.4 1398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 96.7 115.5 128.9 78.8 70.1 66.2 103.2 80.3 69.3 88.1 124.1 110.2 128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[15]

Hidrografia

aldatu

Udalerritik Errobiko ibaiadarra den Lauribar pasa da. Baita azken honen ibaiadarra den Arzubi ibaia eta bere ibaiadarra den Apateko erreka.

Orografia

aldatu

Behorlegiko mugan Aphanize mendia dago, hortik Burdin Olatze zeharkatuz Zuberoan dauden Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra joan daiteke. Biduze eta Errobi arroen artean kokatuta, iparraldean Eltzarreko ordokia du.

Auzoak

aldatu
  • Beragorria
  • Basaburua
  • Zabaltza
  • Herribazterra
  • Urrutia
  • Maddalen
  • Artsoritzea
  • Gaztainadoia
  • Larraldea
  • Bentaxaharrea
  • Susperregia

Hala ere, Erdi Aroan, auzo edo banaketa historikoa bi multzoetan agertzen da: Zabalza (purguzaharra, eliza eta Maddalen auzunea) eta Urrutia.

Historia

aldatu

Erromatar Inperioaren garaian, Donazaharre Imus Pyrenaeus omen zen, Pirinioen oinean zegoen geltokia, Antoninoren Ibilbidean aipatua zena (IV. mendean batua baina 211. urteko mapetan oinarriturik)[16]. Jean Luc Tobieren araketek termak, txanponak eta Terra sigillata zeramika[17], besteak beste, aurkitu zituzten udalerrian, eta gaur egun museo txiki bat atondu da aurkitutako zeramika eta bestelako piezak ikusi ahal izateko[18]. Esan izan da bertan erromatarrek kanpamendu militarra eraiki zutela, castrum bat, eta horren inguruan, geralekua eraikiko zen. Jatorrizko castrum hori egon ote zen, ordea, zalantzan jarri izan da[19].

Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an eraitsi zuen gaztelu bat ere bazen bertan.

Priorena etxean (antzina priorearen etxea zena, hortik izena), Donibane Garazi eta Garazi eskualdeko ahaldunak batzen ziren.

Philippe Veyrinek[20] Donazaharren 1660 arte estatu-zibilarekin lotuta zeuden errituak nafar erromantzez egin ohi zirela esan zuen, Eiheralarren bezala.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donazaharre Franche, Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Naziren okupazioan, Frantziar Estatuaren lurraldea bi eremutan banatu zenez, bata Wehrmachten mendekoa eta bestea Vichyko gobernuak administratua 1940ko ekainaren 22an, Arzubiko ibarra Vichyko gobernuko administrazioari esleitu zitzaion. Demarkazio-linea ibarraren mendebaldean egon zen, Arnegi eta Donibane Garazi artean.[21]

Demografia

aldatu
Donazaharreko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

aldatu

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.

Politika

aldatu

Auzapezak

aldatu
Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1977 2008 Pierre Gastellou Errepublikaren Aldeko Batasuna

Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna

2008 karguan Pierre Eyherabide
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak

aldatu

2017ko urtarrilaren 1era arte, Donazaharre Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[22]

Garraioa

aldatu

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, bi lineek eskaintzen du zerbitzua.[23]

Kultura

aldatu
Donazaharreko Beñat Larramendy[24] (Ahotsak[25] proiekturako)

Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Larzabaletik datorrena. Hurrengo udalerria Donibane Garazi da.

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[26]

Koldo Zuazok, 2010ean, Donazaharrek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[27]

Donazaharreko jaiak abuztuaren lehen igandean ospatzen dira

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Pilota plaza

Urrutia auzoan, Donibane eliza erromaniko eta Harrieta gazteluaren[28] aztarnak daude, biak XIII. mendekoak.

Eliza XII. mendekoa da, Orreagako monasterioaren menekoa zena. Hau ere eraitsia izan zen eta portale erromanikoa besterik ez zen geratu. 1630. urtean berriztatua izan zen[29].

Apat-Ospitale

aldatu

Izenak adierazten duen moduan, monasterio eta ospitalea izan zen 1286. urtean Jerusalemgo Zaldun Ospitalarioek ireki zutena, Donejakuerantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gaur egun, San Blas kapera erromanikoa bakarrik geratzen da, errota zahar baten ondoan dagoena. Laborantza-biltegi moduan dago erabilia[30][31][32].

XIV. mendeko eliza. 1328an agertzen den eliza Lahonceren prioreatu bateko kapera da.

Ikusteko beste lekuak

aldatu

Donazahartar ospetsuak

aldatu

Irudiak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /donas̻ahaʁe/ ahoskatua (laguntza)
  2. /donas̻ar/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
  5. a b c José Yanguasek argitaratutako paperak
  6. a b Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. a b c Mérimée datu-basea:
  8. a b c d e f Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  9. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  10. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  11. Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
  12. a b Martin Biscay, "Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla" - 1622
  13. Duchesne Bilduma, 99-114 Liburukiak, Oihenarten paperak, - Frantziako Liburutegi Nazionala
  14. XVIII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  15. Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  16. Gérard Folio. "La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine", "Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense n° 25" "Histoire de la fortification", 2005 ISBN 2-11-094732-2, Online
  17. Bouet, Alain; Tobie, J.-L.. (2003). «Les thermes d’Imus Pyrenaeus (Saint-Jean-le-Vieux, Pyrénées-Atlantiques)» Aquitania 19 (1): 155–179.  doi:10.3406/aquit.2003.1354. (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  18. «Camp romain : site et musée | Donibane Lohitzune Turismo» www.saint-jean-de-luz.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
  19. (Gaztelaniaz) Núñez Marcén, Julio. (1998). «La arquitectura pública de época romana en el País Vasco y sus áreas geográficas limítrofes : Una aproximación crítica» Iberia 1: 115-144..
  20. Philippe Veyrin "Les Basques"Arthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6, 131. orr
  21. «Armistice 1940, France Allemagne, MJP, université de Perpignan» mjp.univ-perp.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-12).
  22. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  23. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  24. «Larramendy, Beñat - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  25. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  26. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  27. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  28. Mérimée datu-basea: Harrieta gaztelua
  29. Mérimée datu-basea: San Piarres Usakoa
  30. Mérimée datu-basea: San Blas
  31. Mérimée datu-basea: Magdeleine eliza
  32. Mérimée datu-basea: San Blas eliza Apat-Ospitalean
  33. Mérimée datu-basea: erromatar aztarnategia
  34. Mérimée datu-basea: Arsoritzea baserria
  35. Mérimée datu-basea: Haritzaldea baserria
  36. Mérimée datu-basea: Mariotenea baserria
  37. Mérimée datu-basea: Sokarroa baserria
  38. Mérimée datu-basea: Irunberri gaztelua
  39. Mérimée datu-basea: Xala
  40. Mérimée datu-basea: Bidegurutzea
  41. Mérimée datu-basea: Madeleine gurutzea
  42. MMérimée datu-basea: Bella Esponda gotorlekua
  43. Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
  44. Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
  45. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  46. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  47. Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
  48. Palissy datu-basea: Hilarriak
  49. https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/merimee/PA00084500

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu