(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Figarol - Wikipedia, entziklopedia askea.

Figarol

Zarrakazteluko kontzejua, Nafarroa Garaian

Figarol[1][a] Aragoiko Erriberako Zarrakaztelu udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Figarol
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Foruen pasealekua eta San Frantzisko Xabierkoa eliza
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaZarrakaztelu
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Figarol
Burua
(2019-2023)
Rafael Martinez Beorlegui
(kontzejuburua)
Posta kodea31311
Herritarrafigaroldar
Geografia
Koordenatuak42°21′05″N 1°22′02″W / 42.35139°N 1.36722°W / 42.35139; -1.36722
Garaiera382 metro
Distantzia79,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria253 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1962ko apirilaren 26a

Herria Espainiako Kolonizazio Institutuak XX. mendearen erdialdean eraikitako bat izan zen, Nafarroan beste 4 herrirekin batera, Erdi Aroko herri hustu bat zegoen lekuan. 2021 urtean 253 biztanle zituen.

Bertako biztanleak figaroldarrak daude.

Figarol toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ficarola (1129)
  • Ficarolia (1152)
  • Figuerolla (1162)
  • Figarora (1188)
  • Figarol (1249)
  • Figaruelas (1319)
  • Figarol (1342)
  • Figarol (1459)
  • Figarol (1893)
  • Figarol (1990)

Etimologia

aldatu

Figarol toponimoa ez euskal toponimo bat da. Izenaren esanahia "pikondo txikia" (ficus carica) da. Erdialdean eta Zangozerrian arrunta da figuera deitzea pikondori (Nafar erromantzetik eta Aragoieratik eratorria), eta horri «-uela» atzizkia gehitzen zaio, atzizki txikigarria.

Euskaraz gaztelerazko izena hartzen da, eraiki berri den gunea baita, garai batean inauguratu zena, frankismoan, euskara debekatuta zegoena.

Geografia

aldatu

Figarol Erdialdea eskualdean dago, Aragoiko Erribera eremu naturalean eta Zarrakaztelu udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Zarrakaztelu Nafarroako hegoaldean dago, Tuterako merindadearen ipar-ekialdean, Aragoiekin mugan. Herria, Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Klima eta landaredia

aldatu

Figarolek klima mediterraneo-kontinentala dauka, 12,9 gradu batez beste (baxuena 4,3 urtarrilean eta altuena 22,0 gradu abuztuan) eta 475mm prezipitazio urtero. Urteroko egun euritsuak 70 izaten dira, gehienbat udaberri eta udazkenean. Urte osoan zehar haizerik ohikoena iparreko zierzoa da, baina udan hegoaldeko haizeak tenperaturak 35 gradutik gora igoarazten ditu.

Herriaren inguruan laborantza lurrak nagusi diren arren, pinu zumelak aurki daitezke oraindik ere udalerriko gune jakin batzuetan, batzuk berez hazitakoak, eta beste batzuk XIX. mendetik aurrera birlandaturikoak. Horrez gain, sastraka eta zuhaixkak aurki daitezke.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Figarolen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Zarrakaztelu udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 343 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

      Datu klimatikoak (Zarrakaztelu, 1937-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 22.0 27.0 30.0 36.0 38.5 41.5 40.5 37.0 30.5 24.6 20.0 41.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.6 12.0 15.7 17.9 22.8 27.6 30.5 30.1 25.5 19.9 13.6 9.8 19.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 6.9 9.9 12.0 16.3 20.5 22.9 22.7 18.9 14.5 9.1 5.9 13.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.8 4.0 6.0 9.9 13.4 15.3 15.4 12.3 9.0 4.6 2.0 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.2 -9.0 -6.5 -3.0 0.6 4.4 5.4 5.2 2.0 -1.9 -8.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 28.9 25.2 31.6 54.7 44.9 36.1 25.1 22.8 41.7 56.9 46.7 43.0 457.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 25.3 17.9 37.0 48.5 30.0 70.0 48.2 43.0 83.0 57.0 55.6 38.6 83.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.6 7.4 7.5 9.1 8.7 5.7 4.1 4.1 5.6 8.6 9.3 9.8 88.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.8 0.4 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 2.4
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Gaur egun guztiz desagertuta dauden Encisa, Markuella, Puiu eta Billazurrutz herri hustuak, Olibako monasterioari dohaintzetan lotutako eta Zarrakazteluko udal-mugartean kokatutako deslaietako bat zen.[5]

Desamortizazioekin, Zarrakazteluko udal-mugartean zeuden lur horiek Zarrakazteluko Komunalen zati bihurtu ziren.

Espainiako Bigarren Errepublikan jada aplikatzen hasia zen Nekazaritza Erreformaren Legearekin sortu zen garai hartan sortutako Nekazaritza Erreformaren Institutuaren egungo enklabea. 1949ko apirilean, Eremu Ureztagarriak Kolonizatu eta Banatzeari buruzko Legea aldarrikatu zen, orduko Plan Hidrologiko Nazionalarekin batera. Plan horrek Esako urtegia sortzea ekarri zuen, eta lehorreko eremuetako bat da. Garai hartan, finka bat baino ez zen, eta lur ureztatu bihurtu zen, egungo kontzeju ia osoa osatu zuten etxebizitzak sortuz. Urte horretako azaroan sortu zen Espainiako Kolonizazio Institutua, erreforma eta hobekuntza horiek guztiak aurrera eramateko. Bardea Plana, Esatik datorren Bardeako ubidea eraikiz, 1950eko hamarkadan gauzatu zen.

1962ko apirilaren 26an iritsi ziren Zarrakaztelutik etorritako lehen kolonoak, gehienak, baina baita Buñueldik, Cabanillasetik, Kasedatik, Fustiñanatik, Galipentzutik, Milagrotik, Monteagudotik edo San Adriandik ere. Baina Iberiar Penintsulako beste toki batzuetatik (Katalunia, Aragoi edo Extremadura) iritsitako kolonoak ere ez ziren faltako.[6]

Demografia

aldatu

2021 urteko erroldaren arabera 253 biztanle zituen Figarolek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
391 400 392 400 395 394 380 460 428 419 424 400 406 386 374 352 347 335 314 314 311
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Figarolgo kontzejua kontzejuburuak eta bi kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Rafael Martinez Beorlegui da.

Kontzejua

aldatu

Figarolgo kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Rafael Martinez Beorlegui da. Kontzejukideak 2 daude:

  • Cristina Alfaro Arpon
  • Angel Cecilio Bernues Bernat

Kontzejuburuak

aldatu

2011tik, Figarolek kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
Rafael Martinez Beorlegui 2011 2015
Rafael Martinez Beorlegui 2015 2019
Rafael Martinez Beorlegui 2019 jardunean

Garraioa

aldatu

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 324 lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

  Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
324 Tafalla ErriberriBeirePitillasSantakaraMelidaMurelu HautsiZarrakaztelu Figarol

324 linea linea erregularra den arren, Figarolgo geldialdia eskariaren araberako geldialdia baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Herri sortu berria izanik, Figarolen ezin da tradizio euskaldun edo erdardun bati buruz hitz egin. Hala ere, Koldo Zuazok, 2010ean, Figarol ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]

Kirolak

aldatu

Figarol Kirol Elkartea herriko futbol taldea izan da hainbat urtez. 1968an sortu zen, Club Recreativo de Figarol izenarekin, eta eskualdeetako kategorietan parte hartu zuen, 2009an desagertu zen arte. Figolito izeneko maskota ofizial bat zuen.

Figaroldar ospetsuak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /fiɣ̞aɾól/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Figarol - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zarrakaztelu» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Zarrakazteluko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. Gobierno de Navarra. Departamento de Cultura y Deporte (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  6. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Figarol 50 urte nortasun bat eraikitzen» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  7. «Figarol» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu