James Tiberius Kirk
James Tiberius Kirk Star Trekeko pertsonaia bat da. USS Enterprise (NCC-1701) eta USS Enterprise (NCC-1701-A) ontzien kapitaina izan zen. Protagonista nagusia zen jatorrizko telesailean, eta lehen zazpi filmeak berari buruzkoak ziren. William Shatner kanadar aktoreak egiten du Kirk helduaren papera, eta Star Trek XI filmean Chris Pinek egiten du Kirk gaztearen papera.
Biografia Star Trek unibertsoan
aldatuEz da askorik ezagutzen Kirken jatorriari buruz, egungo AEBetako Iowa estatuan jaio zela izan ezik. Kirken jaioleku bezala proposatzen den beste toki bat Riverside da, Iowako beste herri asko ere Enterprisearen kapitainik karismatikoenaren etorkizuneko jaioleku bezala aldarrikatzen diren arren.
Bere jaiotza data ere ez da ezarri, baina balizko bezala 2233ko martxoak 22a iradoki da, 1277.1 izarretako datan, William Shatner aktorearen benetako jaiotza data eta adinean oinarrituta. Bere aita George Kirk komandantea da, 2009ko filmea den Star Trek XIn Chris Hemsworthek betetzen duen papera. Bere ama Winona Kirk da, eta bere anaia George Samuel Kirk.
Tarsus IVn eman zuen bere gaztaroan Kodos exekutoreak koloniak gosete bat gaindi zezan egin zuen sarraski erabilgarriaren ondorioz gertatutako 4000 kolonoren sarraskiaren bederatzi biziraule eta lekukoetako bat izan zen. George Samuel eta Aurelan Kirk, Kirken anaia nagusia eta koinata, Denevan garuneko bizkarroien inbasioan hil ziren, 2267an. Kirken iloba zen Peter Kirk bizirik irten zen.
Karrera miresgarri bat izan zuen Izarretako Flotaren akademian, hamarkada askotan zehar kadeteak suspenditu zituen Maru Kobayashiaren proba gainditu zuen lehena izan zelarik. Simulatzailea kadeteen ekintza oro porrotean amai zedin prestatua zegoenez, Kirkek programa berridaztea erabaki zuen Maru Kobayashiaren tripulazioa salbatu ahal izateko, hiru aldiz jarraian egin zuena bere irakaslea txundituta utziz. Bere pentsamendu originalagatik zoriondu zuten. Flotako bere serie zenbakia SC 937-0176 CEC da.
Kirk flotan kadete bezala 2250ean hasi zen. Oraindik akademiako ikasle zenean, alferez mailara igo zuten eta 2251n USS Republicen bere ikasketak jarraitzeko postu bat eman zioten. Azpiteniente mailara igo zen 2253an, eta Flotaren Akademiara irakasle bezala itzuli zen. Kirkek "Entziklopedia Ibiltaria" izatearen ospea lortu zuen, eta, esaten denez, bere klaseetan "edo pentsatu... edo pentsatu egiten zenuen".
2254an Izarretako Flotan graduatu zen arte, Kirk teniente mailara igo zen eta USS Farragut (NCC-1647) ontzian zerbitzatu zuen. Kirkek esperientzia handia lortu zuen Farragut ontzian bere lehen esplorazio planetarioa zuzenduz eta Beta XII A izeneko izaki gastsu baten eraso hilgarritik bizirik irtenez, non Farragut ontziaren tripulatzaileetako asko hil ziren, bere kapitaina zen Garrovik barne.
Kirken abenturak 2254 eta 2263 artean sekula ez dira aipatu Star Treken, alabaina, zaletuen ustetan teniente komandante mailara igo zen 2255ean. Ondorengo teoriek Kirk 2260an komandante mailara igo zela eta Enterprisen berregokitzerako arduraduna zen ofizial bezala izendatua izan zela diote, ontziak hamar urte Christopher Piken ardurapean eman ondoren. Lan hauek Kirkengan Enterprise ontziaren hurrengo komandantea izango zenaren ideia bultzatu zuten, 2263an kapitain mailara igo ondoren indartu zena, Pike kapitaina Flotatik erretiratu zen aldi berean.
Kirk USS Enterprise (NCC-1701) ontziaren kapitain bihurtu zen. Kanonikotzat hartzen ez den telesail animatuaren arabera, baina, hirugarrena izan zen, Pikengandik ontziaren agintaritza oinordetu zuen Robert April kapitainaren oinordeko bezala. Baina, benetako pertsonaiak dituen telesail batek edo filmeetakoren batek Aprilen existentzia berresten duen arte, honi buruzko edozein informazio fanontzat hartzen da, ez kanontzat. Iturriren batzuk April kapitaina Enterpriseko lehen komandantea izan zela Star Trek: The Next Generationeko atalen bateko eskena hondoan agertutako zerrenda baten ikusi dutela diote, baina baieztatu gabe dago.