Ontzi (ibilgailua)
Ontzi bat ur gainean dabilen ibilgailua da[1]. Zurezko, metalezko, beira-zuntzezko edo beste material bateko[2] eraikuntza ahur eta fusiformea izan ohi da, bere formagatik flotatzeko gai dena eta nabigatzeko erabiltzen dena. Berez, termino generiko bat da, kanoa arin bati zein gurutzaontzi bati erreferentzia egin diezaiokeena.
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/Ciboure_Traini%C3%A8res_%282%29.jpg/220px-Ciboure_Traini%C3%A8res_%282%29.jpg)
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fd/RMS_Titanic_3.jpg/220px-RMS_Titanic_3.jpg)
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c0/Atlas_Maritime%27s_Mitera_Marigo_Aframax_Oil_Tanker.jpg/220px-Atlas_Maritime%27s_Mitera_Marigo_Aframax_Oil_Tanker.jpg)
Ontzitzat har daiteke, halaber, luzetarako plano bertikal batekiko simetrikoki flotatzen duen gorputz oro, hormarte-plano deritzona, propultsio- eta gobernu-baliabidez hornitua, honako baldintza hauek betetzen dituena:
- Flotagarritasuna (flotatzen duena)
- Sendotasuna edo erresistentzia
- Estankotasuna
- Kargatzeko gaitasuna
- Egonkortasuna
- Gobernagarritasuna (gidatu daitekeena)
- Mugikortasuna.
Idazkera aldatu
Elkarketan parte hartzen duen lehen hitza izena denean eta hitz horrek silaba bat edo bi dituenean, loturik idazten da[3]. Adibidez: itsasontzi, belaontzi, atoiontzi eta abar. Hiru silaba edo gehiago baditu, marratxoz edo bereiz: arrantza(-)ontzi, espazio(-)ontzi, petrolio(-)ontzi eta abar.
Motak aldatu
Tamainaren eta erabileraren arabera, ontziek askotariko izenak dituzte. Batzuk berezko izena dute eta beste batzuk -ontzi izenarekin elkartuak.
- Txalupa handia (hamahiru bat metro luze eta hamar-hamaika tosta[4])
- Trainerua (hamabi bat metro luze eta bederatzi tosta[4])
- Kalerua (hamar bat metro luze eta zortzi-bederatzi tosta[4])
- Potina (zortzi bat metro luze eta sei-zazpi tosta[4])
- Batela (bost bat metro luze eta lau tosta[4])
- Txalupa txikia (tosta bakarrekoa)
- Historikoak
- Oraingoak
Bestelakoak:
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ «ontzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-05-27.)
- ↑ Baita hormigoizko ere, SS Faith kasu
- ↑ Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2024-05-27)
- ↑ a b c d e Xabier Agote. (2009). (pdf) Euskal itsasontziak. Bertan (Gipuzkoako Foru Aldundia) ISBN 978-84-7907-616-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).