Klaudio Ptolomeo
Klaudio Ptolomeo (antzinako grezieraz: Κλαύδιος Πτολεμαῖος; latinez: Claudius Ptolemæus; Ptolemais Hermiu, Egipto, 100 inguru - Kanope, Egipto, 170 inguru[1]) Egiptoar jatorriko eta kultura helenistikoan hazitako geografo, astronomo eta matematikari greziarra izan zen.
Klaudio Ptolomeo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Κλαύδιος Πτολεμαῖος |
Jaiotza | Ptolemais Hermiou (en) , 100 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Bizilekua | Alexandria |
Heriotza | Alexandria eta Kanopus, 170 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, geografoa, astronomoa, astrologoa, musikaren teorikoa, filosofoa, musikologoa, epigrammatist (en) eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Alexandriako Liburutegia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Aristoteles |
- Artikulu hau zientzialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ptolomeo (argipena)».
Lurra irudikatzeko proiekzio konikoaren aitzindaritzat jotzen da.
Bizitza eta obra
aldatuAlexandrian bizi izan zen ia bizi osoan. Jakintza-alor asko landu zituen, astronomia, matematika, optika, geografia eta musika, besteak beste.
Bere garaiko ezaguerak eta ideiak hainbat obratan bildu zituen. Harenlan nagusia Mathematike syntaxis da (Matematika-sistema), arabiarrek hura zabaldu zutenean Almagesto deitua. Liburu horretan teoria astronomiko bat asmatu zuen zeruko argizagien higidurari buruz; Ptolomeok uste zuen Lurra zela unibertsoaren erdigunea eta haren inguruan ibiltzen zirela biraka Ilargia, Eguzkia, planetak eta izarrak.
Greziarrek eta arabiarrek ontzat hartu zuten Ptolomeoren sistema eta, azken horien bidez, Europara sartu eta Erdi Aroa arte iraun zuen, harik eta XVI. mendean Kopernikok eta Keplerrek teoria heliozentrikoa frogatu zuten arte.
Horretaz gainera, Ptolomeok optikako obra bat idatzi zuen eta astrolabio bat asmatu zuen, angeluak neurtzeko.
Bere garaiko geografo handiena izan zen. Zazpi liburukitako geografia-obra mardul bat idatzi zuen Geographike hyphegesis. Lehenengoan, mapak egiteko arauak eta argibideak eman zituen, eta, besteetan, mapak egin zituen, eta hiri jakin batzuen latitudeak eta luzerak zehaztu. Mapa batzuetan, Pirinioetako eta Euskal Herriko (Baskonia) hainbat toki aipatu eta hiri batzuen kokalekuen berri eman zuen.
Halaber, kalkulu batzuk egin zituen Lurraren zirkunferentzia neurtzeko. Hark ateratako emaitza, ordea, benetakoa baino laburxeagoa geratu zen.
Erdi Aroan, idazlan hura geografiako oinarritzat hartzen zen. Obra hartan, Asia gehiegi luzatzen zen ekialdera, eta, antza denez akats horrek nahasturik, Kristobal Kolonek Asian zegoela uste izan zuen Karibeko kostaldeak ikusi zituenean.
Idazlanak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Ptolomeo Britannica entziklopedian
Kanpo-loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klaudio Ptolomeo |