Sandro Botticelli
Alessandro di Mariano di Vanni Filipepi, Sandro Botticelli izenaz ezaguna (Florentzia, Florentziako Errepublika, 1445eko martxoaren 1a – Florentzia, Florentziako Errepublika, 1510eko maiatzaren 17a) Pizkundeko Quattrocentoko italiar margolaria izan zen, Florentziako eskolakoa.
Sandro Botticelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alessandro di Mariano di Vanni Filipepi |
Jaiotza | Florentzia, 1445eko martxoaren 1a |
Herrialdea | Italia |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Florentzia, 1510eko maiatzaren 17a (65 urte) (64/65 urte) |
Hobiratze lekua | Ognissanti Church (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Fra Filippo Lippi Andrea del Verrocchio |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta fresco painter (en) |
Lantokia(k) | Florentzia Pisa Erroma eta Mantua |
Enplegatzailea(k) | Andrea del Verrocchio |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Early Renaissance (en) Florentine School (en) |
Izengoitia(k) | di Mariano Filipepi, Alessandro |
Genero artistikoa | erretratua margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa allegory (en) margolaritza mitologikoa arte sakroa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
|
Nahiz eta haren ospea XIX. mendearen amaierara arte ez berreskuratu, gaur egun, bestek beste Udaberria edo Venusen jaiotza margolanei esker, haren marraren dohaina goraipatzen da: haren lanak Florentziako artelanen artean ezagunenetakoak dira.
Bizitza eta obra
aldatuFlorentzian lan egin zuen beti, Erromara egindako bidaia batean izan ezik; bidaia hartan "Moisesen bistona" margotu zuen Kapera Sixtinoan, bere garaiko maisu famatuenekin batera.
Botticellik harreman estua izan zuen Medicitarrekin; Medici zirkulua deitu zuten taldeko margolari gogokoena izan zen, eta Lorentzo Medicirentzat margotu zituen bere lan profano ospetsuenak ("Udaberria" , "Venusen jaiotza"). Baina XV. mendearen bukaeran Florentzian gertatu ziren gatazkek biziki asaldatu zuten margolaria. Hala, Lorenzo hil zenean (1492) eta haren seme Piero egotzi (1494), erabat desegin zen Botticelli maisu gogokoentzat hartu zuen mundu hura.
Lehen lanak Fra Filippo Lippiren eraginpean egin zituen: "Madonna Haurrarekin" asko egin zituen, Lippiren ereduari jarraituz. Nolanahi ere, Botticellirenak askoz arinagoak, finagoak eta bigunagoak dira. Ondorengoak dira haren lan nagusiak, "Udaberria" (1478 ing., Uffizi Galeria) eta "Venusen jaiotza" (1484 ing., Uffizi galeria). "Udaberria" margolanean antzinako mitoaren interpretazio guztiz harrigarria egin zuen: mundu klasikoaren ikusmoldeak ez du zerikusirik berrogeita hamar urte lehenago Berpizkundeko gurasoek zutenarekin: haientzat bazen gizadi berri bat, harmoniazko perspektiba batetik ikusia, eta, antzinako eraikinak aztertuz eta neurtuz, haren legeak bilatu nahi zituzten. Botticelliren unibertso klasikoa, aldiz, berriz oroitzapen nostalgikoa da, ihesbide bat. Estilo horrek "Venusen jaiotza" lanarekin jo zuen gorena, ile horailean gauzatzen dena bereziki.
Botticelli ezin zen aurrerago joan, krisian sartzeko arrisku gabe. Eta krisia gertatu egin zen. Izan ere, jende gehienak ez zituen haren obra handiak ulertu. 1494an, Girolamo Savonarola, erlijio erreformaren bultzatzaile sutsua, obra horien kontra predikatzen hasi zen, eta Florentziako hiria gobernatzen zuen zirkuluaren paganismoaren gurtzaren kontra. Botticelli bera Savonarolaren jarraitzaile egin zen, eta bere koadro pagano asko erre zuela esaten da. Azken obrak, "Jaiotza mistikoa" (1501, National Gallery, Londres) eta "Santa Zenobiaren bizitzako eszenak" (1500-05 ing., museo askotan) adibidez, aurrekoekin parekatuta, oso bestelakoak gertatzen dira, kolorearen intentsitate eta gogortasunean eta, orobat, margolanen helburu moralizatzailean.
Botticellik bere garaikideengan izan zuen eragina ez zen bere lanak merezi zuenaren parekoa gertatu. Filippino Lippi ikasle gazteak bakarrik ulertu zuen haren estilo aristokratiko eta zaila. Era berean, XVI. mende hasierako margolariak ez zituen batere erakarri, Leonardo da Vincik, Michelangelo eta Rafaelek Florentzian abiarazitako manera berrietan interesatuta zeudelako.
Medicitarren gizarte minoritarioari lotutako humanismo aristokratikoaren arte figuratiboetako interpretea izan zen Botticelli, Ghirlandaioren arte burgesari eta Piero di Cosimoren errealismo fantastikoari kontrajarri zitzaion idealismo poetikoaren aitzindari. Luzaroan ahaztuta egon ondoren, XIX. mendearen amaieran berraurkitu zuten. Orduan, margolari prerrafaelista eta Art Nouveaukoengan bereziki, izugarrizko miresmena sortu zuen.
Irudi galeria
aldatu-
Gizon dominadunaren erretratua
-
Simonetta Vespucciren erretratua, 1434, National Gallery
-
Dante Alighieri, c. 1495
-
Birjina haurrarekin eta San Joan Bataiatzailearekin, c. 1470–1475, Louvre
-
Hiru Erregeen gurtza, 1475
-
Sacra conversazione circa 1470-72, Uffizi
-
San Sebastian, 1474
-
Bijina lirio eta zortzi aingerurekin, c. 1478
-
San Agustin bere estudioan, Ognissanti, 1480
-
Simonetta Vespucci, 1484.
-
La Bella Simonetta, c. 1480–1485
-
Moisesen gaztaroa, Kapera Sistinoa
-
Korahren semeen zigorra, Kapera Sistinos
-
Gizon gaztea, 1470-73.
-
Smeralda Brandini, 1470
-
Giuliano de' Medici
-
Gizon gaztea medailoi batekin c. 1480–1485
-
Gizon gaztea, c. 1480-1485
-
Gizon gaztea c. 1482-1485
irudi gehiago egin zitun hauek ezagunenak dire
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sandro Botticelli |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.