Sinu
Matematiketan, sinua (laburtuta sin) angeluaren funtzio trigonometrikoa da. Angelu zorrotz baten sinua triangelu zuzenaren testuinguruan definitzen da: angelu espezifiko horretarako: angeluaren aurrean dagoen katetoaren luzera zati triangeluaren katetorik luzeena (hipotenusa) eginez lortzen da. angelu batentzat, sinuaren funtzioa gisa adierazten da.[1][2]
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/72/Sinus_und_Kosinus_am_Einheitskreis_1.svg/220px-Sinus_und_Kosinus_am_Einheitskreis_1.svg.png)
Orotarapena eginez, sinuaren definizioa (eta beste funtzio trigonometrikoak) edozein balio errealentzat zabaldu daiteke unitate zirkunferentziaren segmentuen luzeran neurtuta. Sinuaren definizio modernoagoek diote ekuazio diferentzialen serie infinituen soluzio bezala adieraz daitekeela, haren hedapena edozein balio positibo zein negatibo edo zenbaki konplexua izanik.
Sinuaren funtzioa fenomeno periodikoen modeloak adierazteko erabiltzen da, hala nola, soinu- eta argi-uhinak, osziladore harmonikoen posizioa eta abiadura, eguzki-argiaren intentsitatea eta egunaren luzera, eta urtean zehar gertatzen diren batez besteko tenperaturaren aldaketaren kalkulua.
Triangelu zuzenaren definizioa
aldatu- Aurkako deritzo interesatzen zaigun angeluaren aurrean dagoen katetoari, eta kasu honentan a bezala adierazi dugu.
- Hiputenusa deritzo angelu zuzenaren aurrean dagoen aldeari, kasu honetan h. Hipotenusa triangelu zuzenaren alderik luzeena da beti.
- Albokoa da geratzen den aldea, kasu honetan b. Alde hau da aipatutako bi angeluak batzen dituena, hau da, interesatzen zaigun angelua eta angelu zuzena elkartzen dituen katetoa.
Behin triangelua definiturik,
- .
Unitate zirkunferentziaren definizioa
aldatuTrigonometrian, unitate zirkunferentzia bat erradiodun zirukulua da, (0,0) puntuan (koordenatu kartesiarretan) jatorria duena.
Jatorritik hasten den lerro zuzen bat egin x ardatz positiboarekin
Identitateak
aldatuIdentitate zehatzak (radianak erabiliz):
Berdintza hauek angeluak har ditzakeen balio guztietarako betetzen dira.
- .
Erreziprokoa
aldatuSinuaren erreziprokoa kosekantea da, esaterako, sin(A) ren erreziprokoa csc(A) edo cosec(A) izango da. Kosekanteak hipotenusaren luzeraren ratioa aurkako aldearen luzerarekiko ematen digu.
Alderantzizkoa
aldatuSinuaren alderantzizko funtzioa arkosinua da, arcsin edo asin bezala adierazten da. Sinua funtzio injektiboa ez denez, haren alderantzizkoa ez da zehatza, alderantzizko partziala da. Adibidez, sin(0)= 0, baina baita sin(
k zenbaki oso baterako,
Ekuazio batean,
Arkusinuak hau betetzen du:
- ,
baita hau ere
Kalkulua
aldatuSinu funtziorako hau dugu:
Deribatua hau da:
eta, integrala berriz, hau:
- non C integralaren konstantea den.
Beste funtzio trigonometriko batzuk
aldatuPosible da edozein funtzio trigonometriko beste edozein funtzio trigonometriko batzuen arabera adieraztea (plus edo minus zeinua gehituz edota sgn funtzioa erabiliz).
Sinua beste funtzio trigonometriko batzuen arabera:
f |
plus/minus erabiliz(±) | Sign funtzioa erabiliz (sgn) | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
f |
± koadranteko | f | |||||
I | II | III | IV | ||||
cos | + | + | − | − | |||
+ | − | − | + | ||||
cot | + | + | − | − | |||
+ | − | − | + | ||||
tan | + | − | − | + | |||
+ | − | − | + | ||||
sec | + | − | + | − | |||
+ | − | − | + |
Ikus bedi (±) dituzten ekuazio guztien emaitza postibioa dela angeluak lehen koadrantean daudenean.
Sinuaren eta kosinuaren arteko oinarrizko erlazioa identitate trigonometriko honen bidez adieraz daiteke:
- .
Koadranteekin lotutako propietateak
aldatuKoadrantea | Graduak | Radianak | Balioa | Ikurra | Monotonia | Ganbiltasuna |
---|---|---|---|---|---|---|
1.koadrantea | gorakorra | ahurra | ||||
2.koadrantea | beherakorra | ahurra | ||||
3.koadrantea | beherakorra | ganbila | ||||
4.koadrantea | gorakorra | ganbila |
Serie bidezko definizioa
aldatuGeometria eta limiteen propietateak soilik erabiliz, ikus daiteke sinuaren deribatua kosinua dela eta kosinuaren deribatua sinuaren balio negatiboa.
Sinuaren 4n + k garren deribatuaren balioak 0 puntuan k-ren arabera emanik,
- .
Horrek Taylorren seriearen hurrengo garapena ematen digu x = 0 denean:
Arku-luzera
aldatueta ren arteko sinu-kurbaren arku-luzera da. Integral hori bigarren motako integral eliptikoa da.
Sinuen legeak
aldatuSinuen legeak edozein triangelurako balio du zeinak a, b eta c alboak dituzten eta albo horien aurrean dauden angeluak A, B and C izanik:
Goiko legea azpian ditugun lehen 3 berdintzen berdina da:
non R triangelua zirkuskribatzen duen zirkuluaren erradioa den.
Sinuen legea triangelua bi triangelu zuzenetan banatuz eta sinuaren goiko definizioa aplikatuz frogatu daiteke. Sinuen legea erabilgarria da albo baten luzera ez dakigunean eta kalkulatu nahi dugunean, bi angeluren balioa eta albo baten luzera jakinik.
Balio bereziak
aldatuAngelu batzuen balioetarako sinuen kalkulua oso erraza da, taulan ikus daitekeen bezala.
x (angelua) | sin x | ||
---|---|---|---|
Graduak | Radianak | Zehatza | Hamartarra |
0° | 0 | 0 | 0 |
180° | |||
15° | 1/12 |
0.258819045102521 | |
165° | 11/12 | ||
30° | 1/6 |
1/2 | 0.5 |
150° | 5/6 | ||
45° | 1/4 |
0.707106781186548 | |
135° | 3/4 | ||
60° | 1/3 |
0.866025403784439 | |
120° | 2/3 | ||
75° | 5/12 |
0.965925826289068 | |
105° | 7/12 | ||
90° | 1/2 |
1 | 1 |
Zerrendan ageri ez diren bestelako balio zehatzak:
Zenbaki konplexuekiko lotura
aldatuSinua koordenatu polarrentan (r,
- ,
non zati irudikaria hau den:
- ,
non r eta
Historia.
aldatuNahiz eta trigonometriaren azterketa Antzinaroan hasi zen, gaur egun ezagutzen ditugun funtzio trigonometrikoak Erdi Aroan garatu ziren. Soka funtzioa adibidez, Niceako Hiparkok (k.a 180-125) aurkitu zuen.
"sin", "cos" eta "tan" laburpenak Albert Girard matematikari frantziarrak erabili zituen lehenengo aldiz XVI. mendean. Funtzio trigonometrikoak triangelu batekin definitu izan zituen lehenengoa Georg Joachim Rheticus izan zen, Kopernikoren ikaslea zena, ordura arte zirkuluen bidez definitzen baitzituzten.
1682.urtean publikatutako artikulu batean Leibnizek demostratu zuen sin(x) ez zela x-en funtzio aljebraiko bat[4]. Bestetik, Roger Cotesek bere Harmonia Mensurarum (1722) lanean sinuaren deribatua kalkulatu zuen. Geroago, Euler bere analysin infinitorum (1748) lanean, funtzio trigonometrikoak serie infinitu bezala definitu ahal zirela frogatu zuen eta Euler-en formula deritzon formula aurkeztu zuen.
Etimologia
aldatuAria Bhatta (k.o 476-550) astronomo eta matematikari hinduak sinu kontzeptuari buruzko gogoeta egin zuen, kontzeptuaz idazteko ardhá-jya izena erabiliz, ardhá: "erdia" eta jya:"soka" izanik. Idazle arabiarrek Bhatta-ren lan zientifikoak itzuli zituztenean, termino sanskritoa jiba izenaz adierazi zuten. Denboraren poderioz, termino hori laburtu egin zen: jb. Gerora etorri ziren idazleek, hitzaren jatorria ezagutzen ez zutenez, uste izan zuten jb jiab hitzaren laburdura zela (badia arabiarrez).
XII. mendearen amaieran, Gerardo Cremonakoa (1114-1187) itzultzaile italiarra, idazki hauek arabiarretik latinera itzultzerakoan, gaizki erabilitako jiab terminoa latinezko sinus (zuloa,badia) terminora itzuli zuen. Gerora, euskararen terminologia zientifikoa zehaztu zenean, latinezko terminoak oinarritzat hartu izanaren ondorioz, "sinu" denominazioa erabiltzea erabaki zen
Beste azalpen batek dio zirkulu baten soka latinez inscripta corda edo inscripta esaten denez, soka erdia semis inscriptae da. Beraz, haren laburtzapena s. ins. izango zen, gerora sins bezala sinplifikatuko zena. Hitz ezagun bati lotzearren, sinus izena jarri zitzaion.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Comprehensive List of Algebra Symbols. .
- ↑ Weisstein, Eric W.. Sine. .
- ↑ «Sine, Cosine, Tangent» www.mathsisfun.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ Nicolas., Bourbaki,. ((1998 printing)). Elements of the history of mathematics. Springer ISBN 9783540647676. PMC 39695498..