Steve McQueen
- Artikulu hau estatubatuar aktoreari buruzkoa da; ingeles zinema zuzendariari buruzkoa beste hau da: «Steve McQueen (zuzendaria)».
Terrence Steven McQueen (Beech Grove, Indiana, 1930eko martxoaren 24 – Ciudad Juárez, Chihuahua, 1980ko azaroaren 7) Estatu Batuetako aktorea zen.
Steve McQueen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Terrence Steven McQueen |
Jaiotza | Beech Grove, 1930eko martxoaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Ciudad Juárez, 1980ko azaroaren 7a (50 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Aita | William McQueen |
Ama | Julia Crawford |
Ezkontidea(k) | Neile Adams (en) (1956 - 1972) Ali MacGraw (1973 - 1978) Barbara Minty (1980ko urtarrila - 1980ko azaroaren 7a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Actors Studio Boys Republic (en) HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Uta Hagen Herbert Berghof (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, motoziklista, automobil-pilotua, telebista-aktorea eta antzerki aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 177 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
stevemcqueen.com | |
|
Bere semea Chad McQueen aktorea izan zen.
Biografia
aldatuAktore izan baino lehen, egurgile, marine, kamarero eta zamaketari aritu zen. Somebody Up There Likes Me (1956) filmarekin egin zuen debuta zinemaren munduan eta ospe handia lortu zuen Wanted: Dead or Alive telesailarekin.
Terrence Steve McQueen 1930eko martxoaren 24an jaio zen Slaterren (Missouri, AEB). Aitak abandonaturik utzi zuen eta amarekin Kaliforniara joan zen. Umetan oso bihurria zen eta barnetegi batera eraman zuten, baina alde egin zuen. Nerabezaroan hainbat lan egin zituen; besteak beste, egurgile eta itsasgizon aritu zen. Hamazazpi urterekin ejertzitora sartu zen, Marinean izena emanda.
Hogei urte zituenean, marine izatea gustuko ez zuela konturatu zen eta, beste lan batzuen artean, kamarero eta zamaketari aritu zen. Hala ere, lan guztiak utzi zituen interpretazioari ekin zionean: Neighborhood Playhouse New Yorkeko eskolan sartu zen. Hogeita bi urterekin eman zuen izena bertan eta hobeit ta bostekin Broadwayn egin zuen debuta Hatful of rain antzezlanarekin. Horrekin batera, Actors Studio Lee Strasbergen eskolan ere ikasi zuen.
1956an Somebody Up There Likes Me (1956) filmean debuta egin zuen eta, gainera, Paul Newmanekin lan egin: paper laburra izan zuen, baina hurrengo film The Bloben (1958) protagonistarena egin zuen. Horrez gain, urte horretan Wanted: Dead or Alive telesailean hartu zuen parte eta 1961 arte egon zen pantailan, arrakasta handia lorturik.
1950eko hamarkadan zenbait filmetan lan egin ondoren, The Magnificent Seven (1960) filmarekin egin zen benetan famatu. Akira Kurosawaren Shichinin no samurai filmean oinarritu zen John Sturges zuzendaria filma egiteko. Hiru urte lehenago Neile Adams aktorearekin ezkondu zen .
1960ko hamarkadan zinemazaleen aktore gustukoena zen. The Great Escape (1963), Love with the Proper Stranger (1963), The Cincinnati Kid (1965), Nevada Smith (1966), The Sand Pebbles (1966), Bullitt (1969), The Thomas Crown Affair (1968) eta The Reivers (1969) filmetan hartu zuen parte, besteak beste. The Sand Pebbles filmean egindako lanagatik, Oscar sarirako izendatu zuten.
1972an McQueen eta Adams banandu egin ziren, McQueenek Ali McGrawrekin harremana izan baitzuen The Getaway (1972) filmean. 1973an ezkondu ziren, baina bikoteak bost urte baino ez zuen iraun.
1970eko hamarkadan film gutxiago egin zituen eta aisialdiaz gozatzeko parada izan zuen. Garai horretako lan ezagunenak Le Mans (1971), The Getaway (1972), Junnior Bonner (1972) eta Papillon (1973) izan ziren. The Towering Inferno (1974) filmean ere egin zuen lan.
1978ean Ali McGrawrengandik banandu ondoren, zinema alde batera uztea erabaki zuen. Steve McQueen Barbara Minty modeloarekin ezkondu zen 1980an, baina urte bereo azaroaren 7an hil zen Juarezen (Mexiko), biriketako minbizi baten eraginez, 50 urterekin.
Filmografia
aldatu- Girl on the Run (1953)
- Somebody Up There Likes Me (1956)
- Never Love a Stranger (1958)
- The Blob (1958)
- The Great St. Louis Bank Robbery (1959)
- Never So Few (1959)
- The Magnificent Seven (1960)
- The Honeymoon Machine (1961)
- Hell Is for Heroes (1962)
- The War Lover (1962)
- The Great Escape (1963)
- Soldier in the Rain (1963)
- Love with the Proper Stranger (1963)
- Baby the Rain Must Fall (1965)
- The Cincinnati Kid (1965)
- Nevada Smith (1966)
- The Sand Pebbles (1966)
- Think Twentieth (1967)
- Bullitt: Steve McQueen's Commitment to Reality (1968)
- The Thomas Crown Affair (1968)
- Bullitt (1968)
- The Reivers (1969)
- Le Mans (1971)
- On Any Sunday (1971)
- Junior Bonner (1972)
- The Getaway (1972)
- The Life and Legend of Bruce Lee (1973)
- Papillon (1973)
- The Towering Inferno (1974)
- Dixie Dynamite (1976)
- Bruce Lee, the Legend (1977)
- An Enemy of the People (1978)
- Tom Horn (1980)
- The Hunter (1980)
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve McQueen |
- Steve McQueen aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Steve McQueen aktoreari buruzko webgunea (Ingelesez)