The Abyss
The Abyss (euskaraz Amildegia) 1989ko James Cameron kanadar zinema zuzendari eta gidoigilearen abentura eta zientzia-fikziozko filma bat da. Ed Harris, Mary Elizabeth Mastrantonio eta Michael Biehn aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, bat bakarra irabaziz: Efektu berezi onenen Oscar Saria (John Bruno, Dennis Muren, Hoyt Yeatman eta Dennis Skotak).
Argumentua
aldatuAEBtako Itsas Armadak modu bitxian itsaspean hondoratua gelditu den itsaspeko nuklear baten errskatea burutzeko petrolio plataforma batetako zientzialari talde bat kontratatu du, hain zuzen ere, hainbat kilometroko sakonera duen itsaspeko amildegi batean gelditu da. AEBtako Itsas Armadako SEAL indar berezietako gudari talde bat zientzialariekin batera joango da. Laisterrera, zientzialariak itsaso sakonean jazotzen ari dena euren ulermenetik haratago dagoen zeozer harrigarria dela jabetzen hasiko dira.
Aktoreak
aldatu- Ed Harris: Virgil "Bud" Brigman
- Mary Elizabeth Mastrantonio: Lindsey Brigman doktorea
- Michael Biehn: Lieutenant Hiram Coffey, AEBtako Itsas Armadako SEAL tenientea
- J.C. Quinn: Arliss "Sonny" Dawson
- Leo Burmester: Catfish De Vries
- Kimberly Scott: Lisa "One Night" Standing
- Todd Graff: Alan "Hippy" Carnes
- John Bedford Lloyd: Jammer Willis
- Chris Elliott: Bendix
- Capt. Kidd Brewer Jr.: Lew Finler
- George Robert Klek: Wilhite, AEBtako Itsas Armadako SEAL gudaria
- Christopher Murphy: Schoenick, AEBtako Itsas Armadako SEAL gudaria
- Adam Nelson: Ensign Monk, AEBtako Itsas Armadako SEAL gudaria
- Richard Warlock as Dwight Perry
- Jimmie Ray Weeks: Leland McBride
- J. Kenneth Campbell: DeMarco
- William Wisher, Jr.: Bill Taylor, kazetaria
- Ken Jenkins: Gerard Kirkhill
Kanpo estekak
aldatu- The Abyss filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)