Xaldua
Xaldua[1][a] (9. partzuergoa) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Xaldua | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | |
Administrazioa | |
Mota | partzuergo |
Posta kodea | ----- |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′20″N 1°00′36″W / 42.92224319°N 1.00986947°W |
Garaiera | 816-1328 metro |
Distantzia | 91,2 km (Iruñetik) |
Datu gehigarriak | |
Oharrak | Otsagabiak eta Itzaltzuk administratua |
Otsagabia eta Itzaltzu herriek partekatzen dute partzuergo hau.
Geografia
aldatuXaldua Zaraitzu ibaxan barruan dago. Ibar hau Pirinioetako ibarra da, Aezkoa eta Erronkaribar ibarren artean. Ibarra zeharkatzen du Zaraitzu ibaiak, Irati ibaiaren adarrak, baina partzuergo hauek Anduña ibaia zeharkatzen du.
Mugakideak
aldatuIngurune naturala eta kokapena
aldatuZaraitzu ibaxa gehienak flysch eozenoarren gainean modelatuta daude, ekialde-mendebalde norabidean oso aldenduta, eta forma leunak nagusitzen dira, kareharri eta kalkarenita tartekatuen barrei dagozkien erliebe indartsuagoek soilik eteten dituztenak. Sare hidrografikoak mozten dituenean, foku garrantzitsuak sortzen dira.
Klima eta landaredia
aldatuXalduko klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Ibaxaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1400 eta 1600 mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.
Xalduak baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak hartzen dituzte.
Estazio meteorologikoak
aldatuZaraitzun dagoen Ezpartza udalerrian, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Datu klimatikoak (Ezpartza, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 25.0 | 28.0 | 32.0 | 36.0 | 38.0 | 38.0 | 35.0 | 29.0 | 23.0 | 21.0 | 38.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 9.6 | 12.6 | 14.2 | 18.7 | 23.5 | 26.8 | 26.6 | 22.6 | 17.4 | 11.7 | 8.6 | 16.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 4.3 | 6.8 | 8.7 | 12.6 | 16.6 | 19.2 | 19.1 | 15.6 | 11.6 | 6.8 | 4.1 | 10.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.0 | 1.0 | 3.2 | 6.6 | 9.7 | 11.5 | 11.5 | 8.5 | 5.8 | 2.0 | -0.4 | 4.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -14.0 | -13.0 | -4.0 | -2.0 | 1.0 | 3.0 | 0.0 | 0.0 | -3.0 | -10.0 | -13.0 | -17.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 106.8 | 99.9 | 88.5 | 124.4 | 101.6 | 64.1 | 45.4 | 51.2 | 79.7 | 122.1 | 136.5 | 139.0 | 1159.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 63.5 | 51.0 | 55.7 | 45.4 | 42.7 | 53.0 | 57.4 | 82.0 | 76.0 | 111.2 | 77.0 | 74.2 | 111.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.4 | 11.7 | 12.1 | 15.5 | 15.9 | 10.1 | 7.7 | 8.4 | 10.1 | 14.2 | 14.6 | 13.8 | 147.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4.8 | 5.2 | 3.7 | 2.7 | 0.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.9 | 4.1 | 23.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ .
- ↑ Ezpartzako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).