Zurgizen
Zurgizena[1] kanbiumaren eta zurgiharraren artean dagoen enborren zurezko atal bizia da, urtero geruza berri bat gehitzen zaiona. Bertako hodietatik garraiatzen dira izerdiaren konposatu gehienak. Zurgiharra baino porotsuagoa, bigunagoa, argiagoa, arinagoa eta hezeagoa da[2].
Ezaugarriak
aldatuAzalaren azpitik dagoen zuhaitzaren zur atala da, hazkunde-eraztun berrienak barne hartzen dituena. Zurgiharra baino argiagoa da, ez hain trinkoa, iragazkorragoa, eta hezetasun handiagoa du. Bere zelula gehienak hilda dauden arren, fisiologikoki aktibo mantentzen diren zelulak ditu (parenkima-zelulak). Funtzio nagusiak dira euskarri izatea, izerdi landugabea gorantz gidatzea eta erreserba-gaiak gordetzea. Zurgizeneko parenkima hiltzean zurgihar bilakatzen da, fisiologikoki hila dagoena.
Erabilera
aldatuZuraren industriaren ikuspegitik, eta batez ere zurgintzaren ikuspegitik, zurgizena oso kontuan hartu beharreko faktorea da zur bakoitzean; izan ere, edozein espezieri buruzko edozein txosten teknikotan, lehenik eta behin, zurgiharraren koloreari (enborraren erdiko zatia) eta zurgizenari buruzkoa da[2]. Badira zur batzuk, bere zurgizena erresistenteagoa balitz askoz ere preziatuagoak izango liratekeenak, zurgizenak ez baitu balio lantzeko edo lehenago usteltzen baita, eta kolore desberdina ere izaten ohi du, zurixa ia beti. Xilofagoek ere lehenago erasotzen dute[3].
Hala ere, zurgizenak eta zurgiharrak kolore desberdinik ez badute, ezin izaten dira biak erraz banandu eta, hortaz, berezi gabe erabiltzen dira. Horien artean daude izeikia, lizarkia, pagokia, astigarkia, urkikia, sahaskia eta ezkikia.
-
Pinu gorri (Pinus sylvestris) enborraren ebaketa, non zurgiharraren eta zurgizenaren arteko aldea ez den argia.
-
Pago enborraren ebaketa, non zurgiharraren eta zurgizenaren arteko aldea ai nabaritzen ez den.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «zurgizen». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-9-14.)
- ↑ a b M. Jose Barriola. (2010). (pdf) Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak. Elhuyar fundazioa (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).
- ↑ Gipuzkoa Ondarea, Oñatiko unibertsitatearen Kaperako Erretaula Historia eta zaharberritzea (noiz kontsultatua: 2021-09-15)