Govy
Govy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Angélique Adrianna Govy |
Jaiotza | Mont-Saint-Aignan, 1981eko apirilaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Tokio |
Heriotza | Montivilliers, 2023ko abuztuaren 18a (42 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Govy, Jimmy Owenns eta Kennedy James |
dontstareatthesun.com |
Angélique Adrianna Govy (Mont-Saint-Aignan, 1981eko apirilaren 12a – Montivilliers, 2023ko abuztuaren 18a), govy mononimoaz ezagunagoa, frantziar artista izan zen.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001etik 2008ra, Jimmy Owenns izena erabili zuen[1]. 2008an, Kennedy James izen artistikoa hautatu zuen[2][1] eta New Yorkera joan zen bizitzera[3]. 2015etik, govy abizena izen mononimo gisa erabili zuen[4].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte bisualetan hasi baino lehen, antzezlan, bideo eta filmetan antzeztu zuen eta gero idazten hasi zen. 1999an, Mes Cendres Nues liburua argitaratu zuen Interneten[5] eta 2001ean paperean[6]. 2004an, bere poema batzuk Les Nouveaux Poètes Français et Francophones antologian sartu ziren[7].
2000tik 2001era, Photographic Diary proiektuan aritu zen[8][9] eta egunero argazkiak atera zituen urtean zehar[10]. 2006an Serial Bondage proiektua, shibariari eskainia, jarri zuen martxan eta 2013an amaitu zuen[11][12].
2013an, 32 urte zituela eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi zela, autismoa diagonstikatu zioten[13][14][15]. Modu irekian hitz egiten zuen bere neurotipoari buruz[15].
Montivilliersen hil zen 2023ko abuztuaren 18an[16][17].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru aldiz A' Design saria irabazi zuen[18] eta bi aldiz Videoformes saria[19][20].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Owenns Jimmy» Heure Exquise jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Glitch Video Screening and Audio/Video Performance» Brooklyn Arts Council 2010-05-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-10-29) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) «Chaises ligotées, chaises érotiques» Libération 2012-02-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Yozakura Sake Set by govy» competition.adesignaward.com 2014-06-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-04-21) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «telerama» Govy jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) Mes Cendres Nues. Paris: IDLivre (argitaratze data: 2001) ISBN 2-7479-0036-3..
- ↑ (Frantsesez) Les Nouveaux Poètes Français et Francophones. Paris: Edition Huguet (argitaratze data: 2004), 179 or. ISBN 2915412006..
- ↑ (Frantsesez) Bagot, Laurence. «Le flou, le dédoublement de la figure» Photophiles Magazine Photo 2005-11-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) Sommelet, Pauline. «La Toile et moi» L'Express 2004-04-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Photographic Diary (2001)» Rhizome 2002-06-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) Derringer, Jaime. «Serial Bondage by Kennedy James» Design Milk 2012-01-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) Galperina, Marina. «Tiny Victorian Armchairs in Japanese Rope Bondage» Animal 2012-01-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «From Fashion to Radical Art: 8 Disabled-Owned Businesses You Should Know About» Autostraddle 2016-08-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Design Legends - govy» Design Legends 2016-10-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ a b (Ingelesez) govy. «Photographic Diary (2001-2002)» Kickstarter 2018-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) «Govy Angelique Adrianna» Match ID (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) «Jimmy Owenns, Kennedy James, Govy : l’existence du réseau» Gregory Chatonsky jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-08-23) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Ingelesez) «Profile: govy» A' Design award jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-02-02) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) «Videoformes 2005 Palmares» Nat.fr 2005-03-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-03) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
- ↑ (Frantsesez) «Videoformes 2007 Palmares» Nat.fr 2007-03-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-06-21) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).