Pleiade (mitologia)
Greziar mitologian, Pleiadeak[1] (grezieraz Πλειας Pleias, "asko", Πλειάδες Pleiades, "Pleioneren alabak" edo Πελειαδες Peleiades, "usoen alabak"), Atlas titanaren eta Pleione itsas ninfaren zazpi alabak ziren, Zilene mendian jaioak.[2] Kalipso, Hiante, Hiade eta Hesperideen ahizpak dira. Zazpi Hiadeekin batera, Atlantide, Dodonide edo Nisiadeak deituak ziren, Dioniso jainko umearen haurtzain eta irakasleak. Pleiadeak, Artemisa jainkosaren segizioko ninfak ziren, jainkosaren ehizarako zaletasun bera zuten, eta, jainkosa bezala, birjina mantentzen saiatzen ziren.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nolabaiteko eztabaida dago "Pleiade" izenari buruz. Lehen, euren ama Pleioneren izenetik zetorrela onartzen zen. Baina litekeenagoa da πλεϊν hitzetik etortzea, "nabigatu" esan nahi duena, izen bereko izar multzoa, gauez ikus baitaiteke Mediterraneo itsasotik udan, maiatza erdialdetik azaro hasierararte, antzinaroan, nabigazio denboraldiarekin bat zetorrena. Etimologia hau, antzinakoek onartu zuten, Vergilius horien artean. [3]
Konsorteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pleiadeek, berebiziko erakargarritasuna izan behar zuten, olinpiar jainko garrantzitsuenetako batzuk (Zeus, Poseidon eta Ares barne), zeruko zazpi ahizpa horiekin harreman sexualak izan baitzituzten, horietatik, zenbait seme-alaba jaio zirelarik.
- Maia, zazpi Pleiadeen artean nagusiena, Hermes jainkoaren ama izan zen Zeusekin.
- Zeleno, Likoren ama izan zen Poseidonekin.
- Altzione, Likorekin, Hirieoren ama izan zen.
- Elektra, Dardano eta Iasionen ama izan zen Zeusekin.
- Esterope, Enomaoren ama izan zen Aresekin.
- Taigete, Lazedemonen ama izan zen Zeusekin. [2] [4] [5]
- Merope, jainkoekin harremanik izan ez zuen Pleiade bakarra izan zen.
Katasterismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pleiadeen izar multzo irekian, zazpi izarretatik seik baino ez dute biziki dizdira egiten. Zazpigarrenak, Meropek, oso ahul dizdira egiten du, betierekotasun osorako, hilkor batekin harremanak izanaz lotsatuta baitago. Mitoren batzuk, dizdira egiten ez duen izarra, Elektra dela diote, Dardanoren heriotzagatik dolu seinale bezala, beste bertsio gutxi batzuk, dizdira egiten ez duen izar hori, Esterope dela dioten bitartean.
Atlas, bere gainean, mundua eraman behar izateaz behartua izan ondoren, Orionek, bost urtez jazarri zituen Pleiadeak, eta, azkenean, Zeusek, lehenik uso eta, ondoren, izar bihurtu zituen, euren aita kontsolatzeko. Esaten denez, Orion konstelazioa, oraindik ere, gaueko zeruan Pleiaden atzetik ari da. Istorioaren beste bertsio batzuen arabera, zazpi ahizpek euren buruaz beste egin zuten, euren aitari gertatu zitzaionagatik oso triste baitzeuden, edo baita euren ahizpa Hiadeen galeragatik. Honen ondoren, Zeusek, zerura igoz, hilezkortu egingo zituen.
Hesiodo olerkari greziarrak, zenbait alditan aipatzen ditu Pleiadeak Lanak eta egunak izeneko bere lanean. Pleiadeak, nagusiki, udako izarrak direnez, argi nabarmentzen dira antzinako nekazal egutegian. Hona hemen Hesiodoren aholku bat:
« | Eta nahiak, itsaso ekaiztsuetan nabigatzera bazaramatza Pleiadeek Orion boteretsuagandik ihes egiten dutenean, |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.
- ↑ a b Apolodoro. (2004). Biblioteca mitológica. Alianza Editorial ISBN 84-206-5808-1. PMC 57057189. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ Virgilio Marón, Publio.. (1997). Bukolikak eta Georgikak. Eusko Jaurlaritza ISBN 84-8373-005-7. PMC 434215090. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ Higino (mitógrafo). (1549). C. Iulii Hygini ... Fabularum liber, ad omnium poetarum lectionem mire necessarius, & nunc denuò excusus : eiusdem Poeticon astronomicon libri quatuor, quibus accesserunt similis argumenti ; Palaephati De fabulosis narrationibus, liber I ; F. Fulgentii Placiadis episcopi carthaginensis Mythologiarum libri III ; eiusdem De vocum antiquarum interpretatione, liber I ; Phurnuti De natura deorum, siue Poeticarum fabularum allegoriis, speculatio; Albrici Philosophi De deorum imaginibus liber; Arati Phainomenon fragmentum, germanico Caesare interprete ; eiusdem Phaenomena graecè, cum interpretatione latina; Procli De sphaera libellus, graecè & latine .... per Ioannem Heruagium PMC 1121540238. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ Masiá González, Andrés. (1996-09-04). «Fábulas CIX y CXXIII de Higino: variantes respecto a la tradición clásica.» Epos : Revista de filología (12): 31. doi: . ISSN 2255-3495. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pleiadeak (astrono