(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Hilandar monasterioa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hilandar monasterioa

Koordenatuak: 40°20′23″N 24°07′15″E / 40.33986°N 24.12092°E / 40.33986; 24.12092
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilandar monasterioa
Kokapena
Religious communitymonastic community of Mount Athos
Koordenatuak40°20′23″N 24°07′15″E / 40.33986°N 24.12092°E / 40.33986; 24.12092
Map
Altitudea57 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1198
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa
Webgune ofiziala

Hilandar monasterioa (grezieraz: Χιλανδαρίου, serbieraz: Хиландар), baita Chelandariou monasterioa ere, Greziako lurralde autonomoa den Athos mendian dagoen Serbiako eliza ortodoxoaren monasterioa da. Mendiaren hierarkian laugarren garrantzitsuena da. Serbiako elizarentzat eta herriarentzat balio sinboliko handia du eraikuntza honek. Mariaren aurkezpenera, hau da, Mariaren gurasoek neskatxari Jeruralemgo tenplura eraman zuten unera eskainita dago.

X. mendean eraiki zen baina ondoren utzia izan zen. 1198an Alexio III.a Angelok, Bizantziar Inperioko enperadoreak, Sava Serbiakoa santuari eta haren aitari, Simeoni, eman zien haien erlijio-proietkuak aurrera eramateko; hauek monasterio berri eta handi bat sortu nahi zuten eta horretarako utzita zegoen bat aukeratu zuten. Serbiarrek sortua izanik, Monasterio Serbiarra bezala ezaguna da Athos mendian. Tradizionalki ere monje serbiarrak hemen bizi izan dira.

Athos mendiko komunitateen bizi-baldintzak hobetzeko XX. mendeko 70. hamarkadan Greziako gobernuak elektrizitatea eramatea proposatu zien. Hasieran monjeek ez zuten onartu, azken buruan argindarra energia berriztagarrien bidez eskuratzen zuten. Azkenik, 80. hamarkadan elektrifikazio prozesua aurrera eraman zen, batez ere argia eta kalefakzioa izateko. 2004ko martxoaren 3an, zoritxarrezko istripu bat gertatu zen: kalefakzioa ekoizteko labe elektriko bat itzali gabe gelditu zen eta izugarrizko sutea sortu zuen. Monasterioaren ia erdia erreta gelditu zen. 2014ean, bestetik, Athos mendian mendi-sute handi bat eragin zen eta monasteriotik oso gertu heldu zen. Serbiak haren suhiltzaileak bidaltzeko baimena eskatu zuen. Abuztuaren 12an, azkenik, euria egin zuen eta horri esker monasterioa salbatu zen.

Monasterioaren berreraikitze lanak, 2004ko sutearen ondoren.
Athos mendiaren mapa.

Monasterio honek hegumeno edo komunitate nagusirik ez du. Kondairaren arabera hori mirakulu baten ondorioa da. Dirudienez, urte batean, Hilandarren monjeek ezin izan zuten hegumeno berria aukeratu. Goiz batean, hegumenoren eserlekuan Hiru eskuen Andre Mariaren ikonoa agertu zen. Monjeek berriro ere bere tokian ipini zuten. Hirugarren gauean hierarkian goian zegoen monje batek Andre Mariaren bisita jaso zuen; Mariak esan omen zion bera "monasterioaren hegumenoa zela". Geroztik Hilandarren ez dago hegumenorik eta haren lanak komunitateko bigarren monjeak eramaten ditu.

Monasterioko arte-lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru eskuen Andre Mariaren ikonoa.

Asko dira monasterioan gordetzen diren erlikiak eta arte-lanak. Ziur aski garrantzitsuenak hauek dira:

Monasterioaren liburutegian ere oso dokumentu zaharrak eta baliotsuak gordetzen dira, besteak beste, Bulgariako Erdi Aroko erregeen mapa batzuk: Virgino eta Oryahov izenekoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]