Aldagai kualitatibo
Estatistikan, aldagai kualitatiboa edo aldagai kategorikoa, datu kualitatiboak edo datu kategorikoak ere deituak, kualitate edo nolakotasun huts bat, eta ez kopuru bat, adierazten duten aldagaiak dira, elementuak kategoria ezberdinetan sailkatuz. Adibidez, "sexua" (gizon, emakume) eta "egindako kalteak" (arinak, ertainak, larriak) aldagai kualitatiboak dira.
Aldagai kualitatiboak nominalak edo ordinalak izan daitezke, kategoriak ordenatu daitezkeen edo ez. Horrela, sexua aldagai kualitatibo nominala da, bi sexuak ezberdinak soilik baitira. "Egindako kalteak" (arinak, ertainak, larriak) aldagaia, berriz, aldagai kualitatibo ordinala da, kategoria ezberdinetan ordena edo mailakatze bat definitzen delako.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Langileei egindako inkesta batean egindako galderetan, aldagai kualitatiboak nominalak edo ordinalak diren sailkatu dira:
ALDAGAI KUALITATIBOAK Aldagai nominalak Aldagai ordinalak Joera politikoa (eskubi, ezker, zentro) Ikasketa maila (behe, ertain, goi) Enpresako saila Zuzendaritzaren balorazioa (eskasa, ertaina, ona) Lanpostu mota (zuzendaritza, staff, ofiziala, peoia) Soldata (txikia, handia)