Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da; fusio aurreko 1841 arteko datuak Amendüzeri baino ez dagozkio.
Azken urteotan Donapaleuren gerizpean bizi izan duen hazkuntza dela eta, Unasok aurrea hartu dio Amendüze udalburuari biztanlerian eta horrek, besteak beste, bien arteko ika-mikak areagotu ditu.
Egun udalerriko Armel-Pierre Drouilhet auzapeza Unasokoa da (lehenago Arño Thicoipe amendüztarra izan zen) eta aipatu demografiari segituz herri honek 7 udal kontseilari baditu ere, Amendüze udalburuak 4 baino ez ditu.