Antoine-Laurent de Jussieu (Lyon, 1748koapirilaren 12a - Paris, 1836koirailaren 17a) frantziar ikertzailea izan zen. Bernard de Jussieuren iloba zen. Erregearen lorategiko irakaslea eta Parisko Botanikako Museoko zuzendaria izan zen. Landareak sailkatzeko metodo bat aurkeztu zuen (Genera plantarum secundum ordines naturales disposita, 1788). Haren seme Adrianek (Paris, 1797 - 1853) Cours élementaire de botanique liburua (1842-1844) idatzi zuen, hizkuntza askotara itzuli zena.