(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Autorretratua hondo urdinez - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Autorretratua hondo urdinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autoerretratua hondo urdinez» orritik birbideratua)
Autorretratua hondo urdinez
Jatorria
Sortzailea(k)Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea1942
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak84 (altuera) × 64 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna
Argumentu nagusiaIgnacio Zuloaga

Autorretratua hondo urdinez (gaztelaniaz, Autorretrato con fondo azul) 1942an Ignacio Zuloaga margolariak bere buruari eginiko potreta da. Ziur aski hauxe da margolariaren irudi ezagunena eta frankismo garaian, 1954an, 500 pezetako biletea marrazteko hori erabili zen hain zuzen,[1] nahiz eta bere burupotret bakarra ez izan.

Margolan honetan Zuloagak bere burua hondo urdin eta lauso baten gainean margotu zuen. Ertilaria kaleko arropaz jantzita ikusten dugu, baina eskuan lanerako paleta eta margoak prest ditu. Argiak aurpegiaren alde bat azpimarratzen dio, bestea argi-ilunetan gelditzen baita. Eskuineko eskuaren hatz bat barneko motzaren sakelan sartua du, eta horrek, era batez, margolanean tentsio puntu bat sortzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]