Shogunerri
Itxura
(«Bakufu» orritik birbideratua)
Shogunerria edo bakufua (japonieraz:
Shogunerriaren buru, shoguna zen, bere atzetik zegoen antolakuntza aparatua, shogunerri ezberdinetan aldatu egin zen bitartean. Hiru shogunerri existitu ziren Japoniako historian:
Izena | Aroa | Hiriburua | Sortzailea | Klana |
---|---|---|---|---|
Kamakura shogunerria | Kamakura garaia | Kamakura | Minamoto no Yoritomo | Minamoto klana eta Hōjō klana |
Ashikaga shogunerria | Muromachi garaia | Kyoto | Ashikaga Takauji | Ashikaga klana |
Tokugawa shogunerria | Edo garaia | Edo | Tokugawa Ieyasu | Tokugawa klana |
Kamakura shogunerria, hiru organoz osatua zegoen:
- Mandokoroa, administrazioa, finantza eta kanpo politikaz arduratzen zena
- Samurai dokoroa, kontu militarrez eta poliziaz arduratzen zena
- Monchugoa, kontu juridikoez arduratzen zena eta Justizia Gorte bezala aritzen zena.
Tokugawa shogunerria, bost organoz osatua zegoen:
- Tairōa edo Agure handia
- Rōjūa edo Agureen Kontseilua
- Wakadoshiyoria edo agure gazteen kontseilua
- Ōmetsukea edo zentsorea
- Machi-bugyōa edo gobernu zibila.