Beta oxidazio
Beta oxidazioa (
Bizidunen gantz azidoek karbono kopuru bikoitia dute haien molekuletan. Beta oxidazioa prozesu ziklikoa da, eta ziklo honen bira bakoitzean oxidatzen den gantz azidoak bi karbono galtzen ditu. Zenbat eta luzeago izan gantz azidoa (zenbat eta C gehiago), orduan eta bira gehiago emango ditu beta oxidazioan. Esaterako, azido palmitikoak (16 C) 7 bira ematen ditu
Eukariotoetan
Beta oxidazioaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beta oxidazioa hasi aurretik gantz azidoak aktibatu behar dira eta molekula eramaile bati lotu, mitokondrioen barnera sartzeko. Aktibazioa A koentzimaren bitartez gertatzen da, ATP gastatuz:
R–CO–SCoA gantz azido aktibatua izanik.
Gero, aurreko pausoan eratutako azil-CoA karnitina izeneko molekula eramaile bati lotzen da. Mitokondrioaren barneko mintza iragazgaitza da azil-coArentzat, baina azilCoA-karnitina konplexua mitokondrioaren matrizera heltzen da. Behin mitokondrioaren barnean, karnitina banantzen da eta gantz azidoaren oxidazio prozesua hasten da.
Beta oxidazioaren erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Deskribapena | Erreakzioa | Entzima | Produktua |
Oxidazioa, FAD-en bitartez |
azil-CoA deshidrogenasa | trans- | |
Hidratazioa |
enoil CoA hidratasa | L-3-hidroxiazil CoA | |
Oxidazioa NADH|NAD+en bitartez |
L-3-hidroxiazil CoA deshidrogenasa | 3-zetoazil CoA | |
Tiolisi |
azetil CoA eta bi karbono gutxiago duen azil CoA |
Ikusten denez,
Errendimendu energetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
16 karbonoen gantz azido batek (azido palmitikoak), esaterako, honako molekula hauek sortzen ditu oxidatzerakoan:
- 7 NADH, arnas katean bakoizak 2,5 ATP ekoizten dituena..... 17,5
- 7 FADH2 arnas katean bakoitzak 1,5 ATP ekoizten dituena.... 10,5
- 8 azetil-CoA, Krebs ziklora pasatzen dutenak 10 ATP sortuz ...... 80
- gantz azidoa aktibatzerakoan gastatutako ATPak........... - 2 ATP
- Guztira ........................................................................................... 106 ATP
Zenbat eta luzeagoa izan gantz azidoaren molekula, orduan eta bira gehiago izango ditu beta oxidazioak, ATP gehiago sortuz.