Carmen Herrera (margolaria)
Carmen Herrera (margolaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1915eko maiatzaren 31 |
Herrialdea | Kuba |
Talde etnikoa | Cuban Americans (en) |
Heriotza | Manhattan, 2022ko otsailaren 12a (106 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) Habanako Unibertsitatea Marymount School, Paris (en) |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris New York eta Habana |
Mugimendua | Minimalismoa Op arta concrete art (en) hard-edge painting (en) Arte modernoa geometric abstraction (en) Espresionismo abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua Shaped canvasa geometric abstraction (en) |
Carmen Herrera (Habana, Kuba, 1915eko maiatzaren 31 – Manhattan, New York, 2022ko otsailaren 12a) margolari eta eskultore kubatarra izan zen, 1950eko hamarkadaren erdialdetik Estatu Batuetan bizi izan zen.[1] Union Squaretik (New York hiria) gertu.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915ean jaio zen Habanan. Aita El Mundo egunkariko editorea zen eta ama Carmela Nieto kazetari eta idazlea. Batxilergoa ikasi zuen Parisen eta Arkitekturan matrikulatu zen Kubako unibertsitate batean. 1939an, Jesse Loewenthalekin ezkondu eta New Yorkera joan zen. Han Art Students League-n ikasi zuen. Bera eta senarra Parisen jarri ziren Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Han, artista abstraktuen talde batekin elkartu zen, Errealitate Berrien Aretoko kideak. Besteak beste, Josef Albers, Jean Arp, Sonia Delaunayrekin batera lan egin zuten. Hala ere, New Yorkera aldatzean, haren abstrakzio geometrikoak ez zuen lekurik, Espresionismo abstraktua baitzen nagusi. Hainbat hamarkadatan, noizbehinkako bakarkako erakusketak egin zituen Herrerak, baita erakusketak ere bi museotan (The Alternative Museum 1984an eta El Museo del Barrio 1998an).[2]
Bere lana nazioarte mailara helduaroan iritsi zen. Sei hamarkada pintatzen eman ondoren, 2004an saldu zuen lehen lana, 89 urte zituela.[3] 2009ko uztailean, Birminghameko (Ingalaterra) IKON galeriak bere obraren atzera begirako erakusketa bat eskaini zuen; erakusketa hori Kaiserslauterneko Pfalzgallerie Museora eraman zen, 2010eko urtarrilaren 23tik maiatzaren 2ra.
New Yorkeko Arte Modernoko Museoak (MoMA), Londresko Tate Modernek eta Washingtongo Hirshhorn Museoak beren obrak erosi dituzte.[4]
2019an, Manhattango erdialdean, Egitura monumentalak izeneko erakusketan parte hartzen zuen, lerro zuzeneko aluminiozko bost pieza koloretsu erakutsi ziren.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abstrakzio geometrikoaren eta Modernismo Latinoamerikarraren aitzindaritzat hartzen du kritikak.[2]
Bere lanek zehaztasun ia espirituala dute eta Barnett Newmanen pintura gogoratzen du. Hard edge estiloa du eta bere pinturak mugimendu minimalista geometrikoaren parte dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Robert D. McFadden. (2022-02-13). «Carmen Herrera, Cuban-Born Artist Who Won Fame at 89, Dies at 106» The New York Times.
- ↑ a b tendenciasdelarte. (1 de febrero de 2012). «tendencias del mercado del arte» http://www.tendenciasdelarte.com.
- ↑ Aguilar, Andrea. (16 de enero de 2010). El largo viaje de Carmen Herrera. ISSN 1134-6582..
- ↑ Mundo, Sergio Acosta BBC. «"El descubrimiento de la década"» BBC News Mundo.
- ↑ «La artista cubana Carmen Herrera llega a las calles neoyorquinas a sus 104 años» www.efe.com.