(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Chion-in - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Chion-in

Koordenatuak: 35°00′19″N 135°47′00″E / 35.005208°N 135.783403°E / 35.005208; 135.783403
Wikipedia, Entziklopedia askea
Chion-in
おんいん
Dharan Shoninaren Hogeita Bost Reikyoak
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaHigashiyama-ku
Koordenatuak35°00′19″N 135°47′00″E / 35.005208°N 135.783403°E / 35.005208; 135.783403
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1175
ErlijioaJōdo-shū (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Chion-in (japonieraz: おんいん?) Higashiyama-ku, Kioto (Japonia) tenplu budista ospetsua da. Tenplua Jōdo shū edo Lur Garbiaren Sektaren egoitza da; Jōdo shū Hōnenek (1133-1212) sortu zuen. Tenpluaren espazioan Hōnenek bere irakaspenak zabaldu zituen tokiak daude eta, baita ere, hil zen lekua.

Jatorrizko eraikina Hōnenen jarraitzailea zen Genchi-k 1234an altxatu zuen. Tenplua bere maisuaren ohorez eraiki zuen eta Chion-in izena eman zioten. 1619an, Sanmon atari erraldoia eraiki zen. 1633an, sute handi batek eraikin ugari erre zituen tartean Sanmon atea. Guztia Tokugawa shogunerriaren Iemitsuk berreraiki zuen eta hori da gaur egun ikus daitekeen eraikin-multzoa.

Sanmon ataria horrelako Japoniako egitura handiena da. Nazio-Altxor Japoniarra gisa onartua dago.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dobbins, James C. (1989). Jodo Shinshu: Shin Buddhism in Medieval Japan. Bloomington, Illinois: Indiana University Press.OCLC 470742039

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]