Egiptoko XV. dinastia
Egiptoko XV. dinastiak, K.a. 1650etik K.a. 1530 arte iraun zuen, eta Egiptoko bigarren tarteko aroaren barnean dago. Hiksoek gobernatu zuten, herrialdearen iparraldea kontrolatu zutenak. Manetonen arabera, sei erregek gobernatuko zuten dinastia honetan. Euren izenak, Turineko Errege Kanoneko hamargarren zutabean idatziak daude.
XV. dinastiaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiar langileen etengabeko etorrerak, batez ere Amenemhat III.aren erregealdian, herrialdearen iparraldean oreka demografikoa hautsi zuen. Hauek, hikso atzerritarrak dira, heqa Jasut "atzerriko herrialdeetako buruzagi"ak, zenbait belaunaldi lehenago Niloren deltan ezarritako jatorri asiarreko herria, Ekialde Hurbiletik datozen migrazio berriak probesten dituztenak euren eragina hedatu eta, pixkana-pixkana, Egipto iparraldean sendotzeko.
Errege hiksoek, askoz aurreratuagoa zen egiptoar zibilizazioarekin kontaktuan, bertako protokoloa eta errege tituluak hartzen dituzte. Egipton gobernatu zuten garaian, ordurarte existitzen zen antolaketa administratiboa mantendu zuten. Izan ere, eurek erabiliko dituzte egiptoar funtzionarioak. Hauek, atzerritik etorritako erregeen baldintzazko basailuak zirenak, hala ere, euren harrotasun nazionala oso-osorik mantentzen dute, baita euren jainkoekiko debozioa ere.
Hiksoen dominazioa, modu ezberdinetan egin zen. XV. dinastiako erregeek, Deltaren ekialdean erabateko kontrola dute, Avarisetik, eta, deltaren gainontzeko zatian, buruzagi bezala, asiar basailuak uzten dituzte. Egipto Ertainean mendeko egiptoarrek kontrolatutako domeinu txikiak sortzen dituzte. Mendeko hauek, Egiptoko XVI. dinastia osatzen dute. Lurralde guzti hauek, zerga biltzaileak dituzte, altxorraren zuzendari bezala ezagutzen direnak.
Garaikide zuten Egiptoko XVII. dinastiako gobernariei euren autoritatea ezarri zieten, Goi Egiptoren zati bat kontrolatzen zutena (Elefantina eta Abidosen artean aurkitzen ziren lehen zortzi nomoak), goarnizioren batzuk toki estrategikoetan ezarriz. Hiksoek, euren domeinua areagotu zuten Nubiarekin aliatuz, tebastar gobernariak ahuldu eta herrialde osoa euren agintepean kontrolatzeko.
Hala ere, XVII. dinastian jatorria zuten egiptoar batzuk osatutako talde bat, gobernari atzerritarren domeinuaren aurkako matxinadaren buru jarri zen. Euren buruzagiek, beharbada Taa II.agandik, hiksoei aurre egingo diete, eta Egipto osoa domeinatzea lortuko dute.
Ziuraski, garai honetan iritsi zen Bibliako Jose ospetsua Egiptora.
Gobernariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohiko izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|
Salitis | – | – |
Bnon | – | – |
Apaknan | – | – |
Iannas | – | – |
Apofis I.a | – | – |
Apofis II.a (?) | – | – |
Khamudy | – | – |
XV. dinastiako gobernariak antzinako testuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tronu izena | Sa-Ra izena | Flavio Josefo | Urteak | Sexto Julio Afrikano | Urteak | Jurgi Sintzelo | Urteak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Sejaenra | Sharek | Salitis | 19 | Saites | 19 | Silites | 19 |
Maaibra | Sheshi | Bnon | 44 | Bnon | 44 | Baion | 44 |
Meruserra | Yaqebhor | Apaknan * | 37 | Paknan | 61 | Apaknas | 36 |
Seuserenra | Jyan | Iannas * | 50 | Staan | 50 | Sethos | 50 |
Aauserra | Apepi | Apofis | 61 | Afofis * | 61 | Aiofis | 61 |
Nejyra | Jamudy | Assis | 49 | Arcles * | 49 |
- Oharra Alderantzizko ordenan idatziak (*)
Dinastiaren kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen faraoia: Salitis
Azken faraoia: Jamudy
- K.a. 1565-K.a. 1555 (Redford)
- K.a. 1545-K.a. 1535 (Dodson)
- K.a. 1541-K.a. 1540 (Ryholt)
- K.a. 1525 (Jürgen von Beckerath, Heck)
Aurrekoa Egiptoko XIV. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko XV. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko XVI. dinastia |