Energia-balantza
Energia-balantza energiaren iraupenaren legearen ezarpenetako bat da, sistema fisikoen azterketak egiteko erabiltzen dena. Sistemara sartu eta sistematik ateratzen den energia-kopurua aintzat hartuz, aurrez ezezagunak ziren energia-jarioak aurkitu daitezke. Hau egiteko energiaren irautearen legearen (energia ez da berez sortu edo desagertzen) hainbat forma erabil daitezke.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Energia-balantzak ingeniaritza kimikoan eta ingurumen-jakintzetan erabiltzen dira, hala nola erreaktore kimikoen diseinuan edo bakartzaile baten sakonera kalkulatzean. Sistema fisikoaren mugak zehaztu egin behar dira, sistemara eta sistematiko sarrerak eta irteerak erraz identifikatzeko. Sistema fisiko oso baterako ezarriz gero, bere formetan orokorrena hurrengoa da:
- Sarrera: Sistema fisikora sartzen den energia-kopurua.
- Sorrera edo agerpena: Erreakzio kimiko bidez sistema fisikoaren barruan askatzen den energia-kopurua.
- Irteera: Sistema fisikoa uzten duen energia-kopurua.
- Metaketa: Sistema fisikoaren barruan metatuz edo bilduz doan energia-kopurua.
- Desagerpena: Erreakzio kimikoa gertatzeko sistema fisikoak ematen duen barruan energia-kopurua.
Materia-balantzen antzera, sistema egoera egonkorrean dagoela kontu hartuz, "metaketa" terminoa huts bihurtzen da, energia-balantza sinplifikatuz.
Higidura-kopuruaren balantza, materia-balantza eta exergia-balantzekin batera ingeniaritza kimikoaren diseinuaren oinarria da energia-balantza.