(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Gobi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Gobi

Koordenatuak: 42°30′N 103°00′E / 42.5°N 103°E / 42.5; 103
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gobi
Говь
Gobi basamortua Barne Mongolian.
Gobi is located in Txina
Gobi
Gobi
Gobi (Txina)
Eskualdea Mongolia
 Txina
Koordenatuak42°30′N 103°00′E / 42.5°N 103°E / 42.5; 103
Eremua1.295.000 km²
Luzera1.500 km.
Zabalera800 km.
Punturik garaiena (2.400 m.)
Punturik beherenaNemegt arroa (900 m.)
Tenperatura gorena38 °C
Tenperatura baxuena-43 °C
Prezipitazioa10-250 mm/ur
BaliabideakKobre

Gobi[1] (mongolieraz: Говь, txineraz: ほこかべ; pinyinez: gē bì) Txinako iparraldea eta Mongoliako hegoalde artean dagoen basamortua da. Munduko basamorturik nagusienetakoa da. Iparraldean Altai mendiak eta Mongoliako estepak, hego-mendebaldean goi-ordoki tibetarra eta iparraldeko Txinako ordokia hego-ekialdean ditu. Gobi mongolieraz "basamortua" esan nahi du.

Gobiren klima aldakorra da oso tenperatura aldetik, ez bakarrik urtean zehar baita 24 ordutan ere.

Tenperaturak
Ulaanbaatar (1.150 m.)
Sivantse (1.190 m.)
Urteko batez bestekoa –2,5 °C +2,8 °C
Urtarrilako batez bestekoa –26,5 °C –16,5 °C
Uztailako batez bestekoa 17,5 °C 19,0 °C
Muturrak 38,0 °C eta –43 °C 33,9 °C eta –47 °C

Neguko batez besteko gutxiengo tenperaturak –40 °C dira eta udako batez besteko tenperatura beroenak 45 °C. Prezipitazio gehiena udan jasotzen da.

Ekoeskualdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobi bost basamortu eta erdibasamortu-ekoeskualdetan banatu daiteke:

Gobi basamortuaren eskualdeak eta kokapena.
Mongoliako gameluak.

Orain basamortua bada ere, antzina eremu oso oparoa izan zen. Bertan aurkitu ziren aurreneko aldiz dinosauroen arrautza fosilizatuak 1923an. 26 arrautza izan ziren eta 23 cm-ko luzera zuten.

Gaur egun aurkitzen ditugun baldintzak oso gogorrak dira. Hala ere fauna nahiko zabala dago bertan. Ugaztunen artean aipatzekoak dira isats beltzdun gazelak, Mongoliako gameluak, bulgariar ipurtatsak eta Mongoliako basa astoa. Tarteka elur-lehoinabarrak, Gobiko hartzak eta otsoak ere ikusten dira. 30 musker mota ere zerrendatu dira.

Landaretzari dagokionez sastrakak eta altuera txikiko belarra aurkitzen dira. Abeltzaintzaren jarduerak ordea nabarmen gutxitu du landaretzaren hedadura.

Paleontologiaren aldetik, dinosauroen eta beste fosil batzuen aztarnategi inportanteak aurkitu dira Gobin, eta espedizio asko egin dira horien bila 1990eko hamarkadatik aurrera. Dinosairoei dagokienez, 80 genero deskribatu dira bertako fosiletan[2].

Historia eta populazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, Gobi Zetaren bideak zeharkatu izan du. Mongoliar inperioaren zati bat izan zen mongolen aroan, baina gero Mantxuen eta Txina inperialaren kontrolpean geratu zen nagusiki. Bertako biztanle tradizionalak izan dira mongolak, uigurrak eta kazakhak.

Bizimodu nomadikoa izan da bizitzeko modua inguru honetan, eta 21. mendean ere, basamortuan edo inguruetan bizi diren %25 nomadak dira. Mongolia barruko Gobi partea bi probintziak hartzen dute, Hego Gobik eta Dornogovi delakoek, eta 70.000 eta 60.000 biztanle dituzte batak zein besteak; bakoitzeko hiriburuak dira toki populatuenak basamortuan, Sainxand (20.000 biztanle) eta Dalanzadgad (12.000) herriak[3].

Bertako herriek desertua eta bere pasabideak ezagutu arren, Europarrentzat ez da eremu ezaguna izan. Marco Polo (1273-1275) izan zen Europan basamortu handiaren berri eman zuen lehena: bere esanetan, bere luzean igarotzeko Gobi, urtebete behar zen; eta hilabete gutxienez bere parte estuena zeharkatzeko. Hala ere, basamortutik igarotzeko bideak bertakoentzat ezagunak eta zehatzak zirela ere gehitu zuen Polok[3].

Ondoren, 1911 baino lehengo esploratzaileen zerrenda hau litzateke:

  • Jean-François Gerbillon (1688-1698)
  • Eberhard Isbrand Ides (1692-1694)
  • Lorenz Lange (1727-1728 eta 1736)
  • Fuss eta Alexander G. von Bunge (1830-1831)
  • Hermann Fritsche (1868-1873)
  • Pavlinov eta Z.L. Matusovski (1870)
  • Ney Elias (1872-1873)
  • Nikolai Przhevalsky (1870-1872 eta 1876-1877)
  • Zosnovsky (1875)
  • Mikhail V. Pevtsov (1878)
  • Grigory N. Potanin (1877 eta 1884-1886)
  • Béla Széchenyi kondea eta Lajos Lóczy (1879-1880)
  • Grum-Grzhimailo anaiak (1889-1890)
  • Pyotr Kuzmich Kozlov (1893-1894 eta 1899-1900)
  • Vsevolod I. Roborovsky (1894)
  • Vladimir A. Obruchev (1894-1896)
  • Karl Josef Futterer eta Dr. Holderer (1896)
  • Charles-Etienne Bonin (1896 eta 1899)
  • Sven Hedin (1897 eta 1900-1901)
  • K. Bogdanovich (1898)
  • Ladyghin (1899-1900) eta Katsnakov (1899-1900)

1977ko, Close Encounters of the Third Kind pelikulan, S.S. Cotopaxi itsasontziak Habanarako bidean zihoazela, galdu egiten da eta Mongoliako Gobin agertu.

2004ko Flight of the Phoenix pelikula Gobin galdutako hegazkinari buruzkoa da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. (Ingelesez) «Dinosaurs: Restoring Mongolia's fossil heritage» BBC News 2019-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).
  3. a b (Ingelesez) «Gobi Desert: A Complete Guide to East Asia's Largest Desert» Young Pioneer Tours 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]