Harana (Araba)
- Artikulu hau Arabako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aran (argipena)».
Harana | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Arabako Mendialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Harana/Valle de Arana | ||||||||||
Alkatea | Larraitz Waliño Arana (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01.117 | ||||||||||
INE kodea | 01056 | ||||||||||
Herritarra | harandar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°45′24″N 2°19′14″W / 42.7566°N 2.3206°W | ||||||||||
Azalera | 39,1 km² | ||||||||||
Garaiera | 816-1.233 metro | ||||||||||
Distantzia | 40 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 219 (2023) −7 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 7,11 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | -% 22,62 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 22,07 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 51,28 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 77,42 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 9,72 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,92 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 13,02 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 2.95 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1942 | ||||||||||
Webgunea | http://www.valledearana.net/ |
Harana[1] (ofizialki Harana / Valle de Arana) Arabako ekialdeko udalerri bat da, Mendialdeko eskualdekoa. Nafarroa Garaiarekiko mugan dago, Gasteiztik 40 bat kilometrora.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriaren izena haran euskal izen arrunta da, artikulu mugatzailea gehituta. Gaztelaniazko izena (Valle de Arana), beraz, tautotoponimoa da, Arango harana bezalaxe.
Izenaren deklinabideari dagokionez, Euskaltzaindiak arautu duenez, Harana izenaren bukaerako -a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Harana, Haranarekin... baina Haranean, Haraneko, Haranetik, Haranera... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Haran maitea, Haran osoan, Gure Haran hau...[1]
Hala ere, gaur egun bertako euskaldunek, Udalak berak eta Arabako euskarazko hedabideek sistematikoki Harana izena -a berezkoarekin tratatzen dute.[5][6] Berdin, Uribarri Harana eta Done Bikendi Harana herri izenei dagokienez.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harana udalerria Arabako ekialdean dago kokaturik, Nafarroarekiko mugan. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera hedatzen den haran bat da, Entziako mendilerroa iparraldean eta Lokizko mendilerroa hego-ekialdean dituela muga naturalak.
Izatez, Harana luzeagoa den eta Ameskoa ibarretatik (Nafarroa Garaia) Oteora (Kanpezu) hedatzen den haran baten atal bat da, baina muga natural bat agertzen da Kontrasta herrian, Entziako mendilerrotik hegoaldera hedatzen den lepo edo muino batean barrera natural bat osatzen baitu Kontrastak. Nolabait Nafarroaren eta Arabaren arteko muga historiko hori markatzen du Kontrastaren izaerak.
Udalerriko beheko aldearen batez besteko garaiera 700-800 metro ingurukoa da itsas mailaren gainetik, eta mugetan dituen bi mendilerroen garaiera 1000-1200 metrokoa da.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldean: Entzia-Iturrietako Partzuergoa.
- Hegoaldean: Kanpezu eta Lana (Nafarroa).
- Ekialdean: Larraona (Nafarroa).
- Mendebaldean: Arraia-Maeztu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinatean erromatar galtzada batek gurutzatzen zuen, Lana ibarra eta Ameskoak Arabako Lautadarekin lotzen zituena. Aztarna erromatarrak agerikoak dira Kontrastan, non garai hartako hilarri sorta bat berrerabili zen Elizmendiko Done Mari baseliza erromanikoa egiteko, eta eliza horretako paretetan irakurtzen ahal dira oraindik izen latinoak.
Haranak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan, Nafarroaren eta Gaztelaren arteko muga izan zen eta. Muga puntua Kontrasta zen, eta horregatik herri honek hiribildu izaera izan zuen, hiri-gutuna jasorik Gaztelako errefeen aldetik 1256. urtean. Hala ere, Karlos II.a Nafarroakoak 1368an Kontrasta konkistatu zuen, harik eta 1377an Ruy Diaz de Rojasek Henrike II.a Gaztelakoarentzat berreskuratu zuen arte.
Kontrasta zen mende haietan gune inportanteena haranean, eta Alda herriaren lurrak bere parte ziren (eta baita Uribarri Harana, zeina Aldaren parte kontsideratzen zen). Alda 1659. urtean bereizi zen Kontrastatik. Haraneko mendebaldean Done Bikendi Haranaren fundazioa gertatu zen ernando IV.a Gaztelako errege zela, 1295 eta 1312 urteen artean. Kontrastarne menpeko lurrak zirelarik haiek ere, istiluak izan ziren zenbait hamarkadartan,
Bide askoren zeharkatzeko tokia ere izan zen, Ebroko lurrak, Gaztela eta Kantauriko isurialdea lotzeko bideak igarotzen ziren bertatik.
Udalerria, gaur ezagutzen dugun moduan, berria da. Fusioa 1942ko uztailaren 19koa da: Kontrasta, Alda (bere Uribarri Harana kontzejuarekin) eta Done Bikendi Harana herriak batu egin ziren udalerri bakarra sortzeko.
1996ko martxoaren 19an udalerriak Harana / Valle de Arana izendapen ofiziala hartu zuen. Izen aldaketa 1996ko apirilaren 17an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 1996ko irailaren 7an Espainiako Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau herrik osatzen dute Harana udalerria, ekialdetik mendebaldera:
- Kontrasta
- Uribarri Harana
- Alda (udalerriko herriburua edo Udalaren egoitza)
- Done Bikendi Harana
Nahiz eta herriburua Alda den, gune ez du berezko ezer hori adierazteko, ez bada udaletxearen eraikin administratiboa, 20. mendekoa, bertan dagoela. Beste zerbitzu publiko batzuk beste herrietan daude.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri modura gaur egun duen konfigurazioa lortu zuenetik, 1942an, Harana biztanleak galduz joan da etengabe. Galera horren arrazoi nagusia haren kokapen geografikoa izan daiteke, hiri handietatik eta garraio-azpiegitura nagusietatik urruti. Horrez gain, Haraneko herriek ez dute industrializazioaren eraginik izan, eta oraindik ere nekazaritza da jarduera nagusia. Nekazaritzak pairatzen duen krisiak ere eragina izan du biztanleen galera horretan.
Haraneko biztanleria |
---|
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023-2027 legegintzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko hauteskundeen ondorengo Haranako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 5 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 1 / 5 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 5 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 5 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Haranako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Faustino Vidan Gorbea[7]/Faustino Vidal[8] [9] | 1979 | 1983 | Independenteak[8] | |
Valeriano Vidan Ruiz de Gordoa[7][8] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Gomez de Segura Ruiz de Gordoa[7] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Vidan Ollabarre[7][8] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Vidan Ollabarre[7][8] | 1995 | 1997 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Rafael Emilio Gomez de Segura Arroniz[7] | 1997 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Rafael Emilio Gomez de Segura Arroniz[7] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro San Vicente Corres[7] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro San Vicente Corres[7][10] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro San Vicente Corres[7] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pedro San Vicente Corres[7][11] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Rosa Maria Ibarrondo Manzanos[7][12] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea[13] | |
Larraitz Waliño Arana[14] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haraneko garraio modu nagusia auto pribatua da. Bailara A-2128 errepide probintzialak zeharkatzen du alderik alde. Errepide horretara iristeko modu nagusia, Gasteiztik edo Iruñetik, Opakuako mendatea da, eta hegoaldetik, Kanpezutik datorren errepidea.
Horrez gain, A-3116 errepidea erabil daiteke Nafarroarako joan-etorriak egiteko Ameskoatik.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Teodosia baseliza. Handik gertu, haren neurri handiengatik Eusko Jaurlaritzak katalogatutako lizar bat (Fraxinus excelsior) dago.
- Elizmendiko Andre Mariaren Baseliza, Kontrastan, zeinak bere hormetan erromatar hilarriak sartuta dituen.
- Andra Mari Tenplu erromanikoa, XII. mendekoa, Uribarri Haranan.
Harandar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Domingo Fernandez Medrano (Alda, 1901-?), arkeologoa[15].
- Estefania Beltran de Heredia (Uribarri Harana, 1960-), EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua[16].
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak.
-
Alda herria eta bere hegoaldera, Perriain mendia.
-
Uribarri Haranako eliza eta plaza.
Ondasunak
-
Santa Teodosia baseliza eta lizar katalogatua (irudiaren erdian) lainopean..
-
Elizmendiko Andre Mariaren baseliza, Kontrasta.
-
Hilarri erromatarrak Elizmendiko baselizaren hormetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Haranako Udala. «Haranako Udala» Haraneko Udalaren webgunea (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- ↑ «Lautadak Mendialdeari begira - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ a b c d e «Harana/Valle de Arana» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 110 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entre viñedos, cafés y galardones» El Correo 2023-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- ↑ Gernikako Arbolaren oinordeko bat dago Haranako lurretan. (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
- ↑ «Fernández Medrano, Domingo» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- ↑ «Beltrán de Heredia Arróniz, Estefanía» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alda
- Araba
- Arabako udalerrien zerrenda
- Arabako Mendialdeko kuadrilla
- Done Bikendi Harana
- Entzia-Iturrietako Partzuergoa
- Kontrasta
- Uribarri Harana
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Haraneko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Harana Auñamendi entziklopedian
Haranako herriak | ||
---|---|---|