(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Hau Pittu Hau! - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hau Pittu Hau!

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hau Pittu Hau!
Sorrera: 1987
Txupinera: Miren Barrutia (1991)
Egoitza: Koldo Iruarrizaga, 11 (San Frantzisko)
Leloa: Euskara da gure territorio libre bakarra
Kideak: 140
Koloreak: Morea eta laranja
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.haupittuhau.org

Hau Pittu Hau! Bilboko konpartsa euskalduna da, haien federakundearen kidea dena eta Euskal Herrian Euskaraz elkartearen ingurukoa. 1987an sortu zen eta Bilboko lehen konpartsa euskalduna izan zen (hau da, bere funtzionamendu osoa euskaraz duen lehena).

Konpartsa 1987ko uztailaren 6an sortu zen, euskarak Bilboko jaietan pairatzen zuen bazterketa dela-eta. Harez geroztik, makina bat pasadizo bizi izan dituzte, horien artean, aipagarriena 2002ko abuztukoa da, 15. urteurrena ospatzeko, Marijaia Euskal Herriko zazpi hiriburuetara eraman zutenean.[1]

Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Gure konpartsak bizirik dirau
Hau Pittu Hau!
Hau Pittu Hau!
Eta zurekin ehun eta hogeitalau

Hau...Hau! aldizkaria kaleratzen dute. Lehen alea, 15. urteurrena ospatzeko kaleratu zuten: hor, konpartsaren ibilbidea eta urteko hainbat ekintza deskribatzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]