Mekauen
Sorrera: | 1991 |
---|---|
Txupinera: | Patricia Lezama, 2011 |
Egoitza: | Errondabide 12 (Bilboko Alde Zaharra) |
Leloa: | Logoa kolonaurreko eguzki bat. |
Koloreak: | Kamiseta berdea logotipoarekin. |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | mekauen.org |
Mekauen 1991n sortutako konpartsa internazionalista da, mundu internazionalistatik jende multzo anitz batek beraien jarduera Bilboko Aste Nagusian ere hedatzeko asmoz. Izan ere, Komite Internazionalistak erakunde internazionalistarekin harremana du.
Konpartsaren izena "Mecagüen el Quinto Centenario" kanpainan du jatorria. Urte horretan Ameriketako "aurkikuntzaren" bosgarren mendeurrena ospatu zuten estatu administrazioek. Diskurtso ofizialari aurre egiteko kontrakanpaina bat antolatu zuten talde internzionalistek 500 urtetako genozidioa salatzeko, aurkikuntza baino sarraskia izan zela azpimarratuz eta Latinoamerikan erresistentzia hasi zela jakinaraziz.
Egun, Bilbon antolatzen diren jai ekitaldietan parte hartzen du. Konpartsan ehun kidetik gora aritzen dute eta Aste Nagusia eredu herrikoi eta partehartzailea defendatzeko helburua dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nikaragua, Kuba edota El Salvadorren egindako elkartasun brigadetatik ekarritako borroka, aldarrikapen, erritmo, zapore eta giroa gure Aste Nagusiarekin uztartu nahi izan zituzten.
Geroztik, hamaika herrirekiko elkartasun sareak josi dituzte, hala nola Amerika Latinoko hainbat herrialde, Palestina, Kurdistan edo Grezia besteak beste. Beti ere ikuspuntu antikapitalista, antinperialista eta feministatik.