Hego Txinako itsasoa
Hego Txinako itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Txina, Taiwan, Vietnam, Filipinak, Malaysia, Brunei, Indonesia, Singapur |
Kontinentea | Asia |
Koordenatuak | 12°N 113°E / 12°N 113°E |
Azalera | 3.500.000 km² |
Hego Txinako itsasoa[1] (txinera tradizionalez:
Itsasoan kostaldeak dituzten estatu eta lurraldeak honako hauek dira (iparraldetik hasita erloju-orratzen norabidean): Txina, Macau, Hong Kong, Taiwan, Filipinak, Malaysia, Brunei, Indonesia, Singapur, Thailandia, eta Vietnam.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Txinako itsasoa Txina eta Taiwan uhartearen hegoaldean dago, Filipinen mendebaldean, Malaysiako Sabah eskualdearen eta Bruneiren ipar-mendebaldean, Indonesiaren iparraldean, Singapur eta Malaysiako penintsularen ipar-mendebaldean, eta Vietnamen ekialdean.
Itsasoan hainbat uharte daude, baina gehienetan ez da inor bizi. Dena den, itsasoaren mugetan dauden herrialdeek uharte horiek kontrolatzeko lehia gogorra izan dute XX. mende osoan zehar. Lehia hauetan Filipinak, Singapur, Malaysia eta Vietnamek izan dituzte istilurik gehien.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Hego Txinako itsasoa Google Earthen.