Ideia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pizturiko bonbilla: ideia baten ikurra.

Ideia (antzinako grezieraz: ἰδέα, eidon, ‘ikusi nuen’) gauza baten irudikapen abstraktu eta orokorra da, gogoak edo adimenak eratua[1]. Terminologia filosofikoaren arabera lau ikuspegitik aztertu daiteke[2]:

  • Logika: kontzeptuaren baliokidea da, esanahia duena.
  • Ontologia: benetako munduan existitzen den material baten baliokidea da.
  • Transzendentzia: ezaguera baten baliabidea da.
  • Psikologia: irudikapen mental subjektiboaren baliokidea da.

Ideia terminoa aipatu zuen lehendabiziko filosofoetako bat Platon izan zen, "Ideien Teoria" proposatu zuena. Gero, arrazionalismoak eta enpirismoak kontzeptua landu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ideia. .
  2. Fernández Cepedal, José Manuel. (1976). Idea. in: Diccionario de filosofía contemporánea. Salamanca: Sígueme, 213-216 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.