Ignacio Untzeta
Ignacio Untzeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, XIX. mendearen amaiera |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Biarritz, 1981eko apirilaren 10a ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Ignacio Untzeta Urkizu (XIX. mendearen amaiera, Bergara, Gipuzkoa – 1981eko apirilaren 10a, Biarritz, Lapurdi) euskal herritar politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. 25 urterekin Bergara jaioterriko alkatea izan zen (garai hartan legalki alkate izateko gutxieneko adina), Euskal Herri osoko lehenbiziko alkate abertzalea bilakatuz.
Ondoren bere bizilekua Gasteiz hirian ezarri eta Araba Buru Batzarreko presidentea izan zen. 1937an Espainiako Gerra Zibila galdurik, EAJko beste hainbat buruzagiekin batera erbestera joateko aukera izanik, eusko Gudarosteko gudariekin Santoñan gelditzea nahiago izan zuen. Heriotzera zigortu zuten, bi urtera zigorra bizi guztirako espetxera aldatuz.
El Dueso, Burgos eta Larrinagako espetxeetatik iragan zen, 1943an askatasuna berreskuratu zuelarik. Ondoren Erresistentzia Kontseilako kide bilakatu zen. 1948an atxilotu eta Larrinagako espetxean preso sartu zuten. Epaitua izan eta 12 urtetako espetxe zigorra ipini zioten. Komisaldegira zeramatelarik ihes egin eta Lapurdira igaro zen, han Euskadi Buru Batzarrera gehitu zelarik, EAJren barne erakunde honetako presidentea birritan izan zelarik: 1962-1971an Joseba Rezola eta Jesus Solaunekin batera, eta 1975-1977 bitartean. 1950eko hamarkadako lehenbiziko urtetatik 1971 urterarte Alderdi aldizkariko zuzendaria izan zen, bai eta Radio Euzkadi irrati kateko euskarazko ahotsa edo esataria ere, Nazioarteko Euskal Biltzarran izan zen gisa. 1981eko apirilaren 10an Biarritzen zendu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ignacio Untzerari buruzko biografia eta irudia. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
Aurrekoa Jose Agerre |
EBBko presidentea Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetarekin osaturiko Zuzendaritza Batzordea Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1962 – 1971 |
Ondorengoa Mikel Isasi |
Aurrekoa Mikel Isasi |
EBBko presidentea Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1975 – 1977 |
Ondorengoa Carlos Garaikoetxea |