Joseba Rezola
Joseba Rezola | |||
---|---|---|---|
1963ko maiatzaren 6a - 1971ko abenduaren 26a ← Frantzisko Jabier Landaburu - Martin Ugalde → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ordizia, 1900eko apirilaren 18a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donibane Lohizune, 1971ko abenduaren 26a (71 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Joseba Rezola Arratibel (Ordizia, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 18a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1971ko abenduaren 26a) euskal politikari abertzalea eta abokatua izan zen, Eusko Alderdi Jeltzalean.
Euzko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen erbestean 1963 eta 1971 artean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914an Euzko Alderdi Jeltzalean sartu zen. Zuzenbidean lizentziatu ondoren bere jaioterrian abokatu gisa lan egingo du, aldi berean Donostiako Euzko Idazkaritzan ere ibiliko da, 1932-1935 urteen bitartean Gipuzko Buru Batzarreko hautatua izango delarik.
1936an Espainiako Gerra Zibila hastearekin bat EAJren Gipuzkoako Defentsa Biltzarreko polizia etxeaz arduratzen da. Urte honetako uztailean Irujo, Lasarte eta Amilibiarekin batera Loiolako donostiar kuartelen errendizioaren negoziaketetan esku hartzen du. Kandido Sasetarekin Euzko Gudarostearen lehen batailoien antolamendu lanetan hasiko da.
1936ko urrian lehen Euzko Jaurlaritza osatzean Defentsa Kontseilaritzako idazkari nagusi izendatzen dute, honela Jose Antonio Agirre Lehendakariarekin gerra amaitu arteko lankidetza hasiko duelarik.
1937an Rezola Santoñan preso hartu zuten; gerra preso gisa hasiera batean heriotza zigorrera kondenatua izan zen baina ondoren zigorra bizitza osorako kartzelarengatik aldatu zioten. Hainbat espetxetatik igaroko da, azkenik 1943an aske utziko dutelarik.
Ordizian bizitzea debekatu ziotenez Madrilera mugituko da, han hiru urtez bertako euskal erresistentziaren buru nagusia izango delarik. Peio Irujo, Jesus Insausti eta Koldo Mitxelenarekin elkarlanean ibiliko da. Baionako Itunaren (1945) ondoren Kontseilu Ordezkaritza eta Erresistentzia Biltzarraren lehendabiziko presidentea bilakatuko da. Bere jarduera klandestinoengatik hainbat alditan atxilotuko dute. 1945ko urte horretan bertan Donostian atxilotuko dute, ihes egitea lortuko du eta Iparraldera joango da.
Berriz ere etxetik kanpo zen, halere bere jarduerei gogo eta indar berriz ekin zien nahiz eta bere osasuna presondegian egondako denboraldiaren ondorioz txarrera joan. 1946 eta 1951 urte bitartean "Euskadi Irratiko" lankide nagusienetakoa bilakatuko zen, irrati klandestinoa eta Iparraldeko erresistentziaren irrati erakundea. Julio Jauregiren kargu-uztearen ondoren EAJko Idazkari Nagusi izendatuko dute, kargu honetan 12 urtez egongo delarik. 1963an Landabururen heriotzaren ondorioz, Joseba Rezola Euzko Jaurlaritzako Lehendakari-orde izendatuko dute. Rezolak "Euskal Kulturaren Alde" eta "Sabindar Batza" kultur elkarteen buru zelarik lan bikaina egin zuen. Gizon aurrerakoi eta europazalea, EAJ eta Eusko Jaurlaritza ordezkatuz Europar Mugimendua eta Demokrazia Kristauaren erakunde eta biltzarretan parte hartu zuen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Sebastián, K.: José de Rezola, "Euskadi", 157 (1984).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Joseba Rezolaren biografia. Euskomedia.
Aurrekoa Frantzisko Jabier Landaburu |
Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea 1963 – 1971 |
Ondorengoa Jesus Maria Leizaola |
Aurrekoa Jose Agerre |
EBBko presidentea Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetarekin osaturiko Zuzendaritza Batzordea 1962 – 1971 |
Ondorengoa Mikel Isasi |