(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Indipikondo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Indipikondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indipikondo
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaCactaceae
LeinuaOpuntieae
GeneroaOpuntia
Espeziea Opuntia ficus-indica
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakprickly pear (en) Itzuli eta prickly pear seed oil (en) Itzuli
BasionimoaCactus ficus-indica

Indipikondo (Opuntia ficus-indica) Opuntia generoko kaktus loreduna da. Zurtoin mamitsu arantzadunak eta izar-itxuran antolatutako arantzak izaten ditu; loreak, berriz, gorrixkak edo horixkak. Haren fruitua, indipikua, jateko ona da. Mesoamerikan jatorria duen arren, mundu osotik zabaldu da labore moduan.

Kaktusak bezalako adar mamitsu arantzadunak ditu, 20-50 cm luzeak eta 10-20 cm zabalak, hostoak aldiz oso txikiak eta gutxi irauten dutenak eta loreak hori zabalak eta hosto txiki askotakoak, oin biribil ezkatatsu batean kokatuak. Marrubiaren antzeko fruitu gorri leuna ematen du, jateko ona baina dituen arantzengatik eta landarean bertan heldu behar duelako saltzeko eragozpen handiak dituena.[1]

Landare hau ezaguna da Indipikondoaren kukurutxa koloragarri moduan erabiltzen den landare zorri estimatua bertan bizi eta hazten delako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.