(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Indipikondoaren kukurutx - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Indipikondoaren kukurutx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indipikondoaren kukurutx
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
FamiliaDactylopiidae
GeneroaDactylopius (en) Itzuli
Espeziea Dactylopius coccus
Costa, 1835
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakGorrimin eta cochineal (en) Itzuli
Eguneko zikloaeguneko

Indipikondoaren kukurutx (Dactylopius coccus) batzuetan kukurutxa edo eta kotxinilla bezala ezagutua, Hego Amerikako intsektu bat da. Landare-zorri lodikotea da, batez ere Mexiko eta Perutik ekartzen dena.

2000 urtetik gora dira Amerikan soinekoan tindatzeko eta janariari kolorea emateko erabiltzen dela. XVI. mendean hasi ziren espainiarrak indipikondoaren kukurutxa Europara esportatzen: Europan prezio altua izaten zuen oihalen koloreztatzaile moduan eta margolariek erabiltzeko. Geroago, espainiarrek Kanarietara eraman zuten.

Koloragarri artifizialek merkataritza horrekin amaitu zuten arte, kukurutxa -espainiarrek 'grana' esaten zioten- izan zen esportaziorako Mexikoko produktu baliozkoena, urreak baino ez zuen gainditzen.

Paracas kulturak -duela 2000 urte gaur egungo Peruko kostan bizi ziren -eta aztekek ezagutzen zituzten kukurutxaren dohainak. 1521ean Espainiak Mexiko konkistatu zuenean, espainiarrek indigenak ikusi zituztzen indipikondotik intsektuak biltzen, eta laster ohartu ziren intsektu horiek pigmentu moduan zituzten berezitazunez.

Gaur egun, koloragarri sintetikoak elikaduran eta kosmetikan erabiltzeko dauden gero eta muga handiagoak direla eta, Europan bide eman zaio berriro ere Lanzaroten, Kanaria uharteetan, era gutxituan bizirik dirauen jarduerari. Peru, munduko kukurutxaren lehen produktorea eta esportatzailea da.

Indipikondoaren kukurutxa nopal-orri mamietan erreproduzitzen da eta kolorantea gorri natural edo gorrimina azidoekin (limoi-zukua bezala) nahasterakoan beste gorri-tonu batzuk ematen ditu. Baina alkalinoekin konbinatzerakoan morera aldatzen da. Mexikon erabili da garai aurrehispaniar eta kolonialean garrantzi handiarekin. Kultura aurrehispaniarrean, kukurutxa oso kotizatuta zen eta gauza desberdinak tindatzeko erabiltzen zen: elikagaiak, lumak, zura, zuntzak, kotoia, harriak, etxebizitzak, kodexak...

Nahiz eta kukurutxak kolorante naturalaran ezaugarri bikainak izan, bere prezio altuagatik gutxi erabiltzen da. Bere aplikazioak desberdinak dira, adibidez elikagai-industrian: marmelada, jogurta, izozkiak eta oso kolore gorriko edariak; ustiapenaren aukerak eskaintzen ditu ere kosmetikan, ehun eta industria farmazeutikoan. Mexikokori buruz idatzi zuen historiako liburuan, Francisco Javier Clavijerok kukurutxak zeta-harrak baino ardura handiagoa behar zutela baieztatu zuen.

Euriak, hotzak, eta haizeek mintzen zuten; txoriak, saguak eta beldarrak irensten zuten. Euri-garaian prestatzen zuten eta tunaren hostoen zukuaz elikatzen ziren habiak.

Kukurutxa azala, hazi izan baino lehen aldatzen da; antzinako amerindiarrak kukurutxa zaintzeko, untxi baten buztanarekin laguntzen ziren, leunki hostoetako intsektua ez askatzeko ez hura mintzeko. Hosto bakoitzean hiru habia jartzen ziren eta bakoitzean 15 kukurutx zeuden. Urtero hiru uzta prestatzen zituzten, intsektu-kopuru bat etorkizuneko sorkuntzarako gordez; azken uzta, gutxiago estimatua zegoen, kukurutxak haietan txikiagoak zirelako eta nahasita zihoazelako tunaren karrakatzeren batekin.

Hura hiltzeko, kukurutxa ur berotan murgiltzea zen ohikoena; gero kontu handiz lehortzen zuten. Kolorearen kalitatea haren mendean zegoen, hein handi batean, eta.

Dactylopius generoko gainerako adar guztiak bezala, jatorriz Amerikarra da.

Kukurutxa batez ere bi substantziak osatutako koloragarriaren erauzketarako erabilitako intsektu bat da: carmíny-a bezala ezagututa carmínico azidoa (koloragarri gorri bezala erabilitako substantzia kimiko konplexua).

Kukurutxaren biltzea gutxi gorabehera landatu eta 90 egunetara egiten da, hala eta guztiz, egunak ez dira zehatzak eta eskualdeak eta altitudeak zeresan asko dauka honetan. Hartarako koilara bat erabiltzen da mango luzearekin, nekazariari tunaren paletetaraino iristeak errazten diona. Behin hostoa edo paleta kontuz karrakatuta eta behin kukurutxa askatuta, ontzi egokian uzten da.

Nekazaria eskularruez eta tuna hotoen eztenetatik babesten duen arropa egokiaz hornitu behar da eta baita ere eguzki biziaz. Biltzea goizean egiten da, txikienak landarean utziz eta kukurutx helduak soilik jasoz.

Kukurutxaren bizitza-zikloaren egoerak hauek dira: emearentzat; arrautza, ninfa I, II ninfa eta heldua. Arrarentzat: arrautza, ninfa I, II. lore-begia ninfa, aurre-pupua, pupua eta heldua.

Bai emeen bai arren elikadura orri mamien izerdiaren erauzketaren mendean dago bere sastakaien bitartez.

Emeak guztira 400 arrautza jartzera heltzen da. Batzuk 6 mm-eko tamaina dute eta zurtoinetan nekez mugitzen da. Arrak, txikiagoa eta hegalekin, ez ditu 2,5 mm-ak gainditzen. Emeak tindu bat (batzuetan karmin deitua), ateratzen du.

Erreprodukzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere biologiaren alderdi bitxi bat ugaltzeko duen era da. Sexu harremana gauaz gertatzen da eta beraz ikustea zaila da. Arra emearen gainean igotzen da eta bere aurreko hankez laztantzen du. Gero alde batean jartzen da, emearen gorputz azpian makurtzen da eta esperma sartzen du honek (gorputzeko alde bakoitzerako bat) dituen bi irekidura genitaletako batean. Ondoren beste aldera errepikatzen du lehen egindakoa. Abdomenean, gorputzeko azkeneko partean, bentralki emeek eranskin batzuk aurkezten dituzte halako zakua eratzen duten mintzezko hedapen batzuekin. Organo hau da ernaldutako arrautzak gordetzen dituzten tokia. Arrautzetako kumeak, han zenbait aldagarri egin arte daudenak, irteten dira. Bere zakua kanguru batenarekin erkatu ahal daiteke. Urtero 2 edo 3 aldiz kumeak izan ditzake.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]