Jean-Joseph Dessolles
Jean-Joseph Dessolles | |||
---|---|---|---|
1818ko abenduaren 29a - 1819ko azaroaren 19a ← Armand Emmanuel du Plessis de Chinon - Élie Decazes → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Auch, 1767ko uztailaren 3a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Monthuchet Castle (en) , 1828ko azaroaren 3a (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | lur armada | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Doktrinarismo | ||
Jean-Joseph Paul Augustin Dessolles, I. Dessoles markesa (Auch, 1767ko uztailaren 3a - Saulx-les-Chartreux, 1828ko azaroaren 3a) frantziar militar eta politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan 1818tik 1819ra.
Napoleon Bonaparteren agindupean borrokatu zuen Italiako kanpainetan Lehen Koalizioko Gerran eta Bigarren Koalizioko Gerran Jean Victor Marie Moreauren laguntzailea izan zen Italian. Ondoren, Estatuko Kontseilu eta Versaillesko Jauregiko gobernadore izendatu zuten.
1806 eta 1808 artean erretiratu ondoren, Napoleonekin izandako desadostasunen ondorioz, dibisio baten buru izan zen Iberiar Penintsulako Gerran.
Borboien berrezarkuntzaren ondoren, Luis XVIII.ak Estatu ministro, Frantziako pare eta erresumako guardia nazionalaren komandante nagusi izendatu zuen. Ehun Egunetan Borboiei leial izan zitzaien.
1818ko abendutik 1819ko azarora Kanpo Arazoetako ministro eta lehen ministro izan zen.